Euskaltzaindiak 'Harri eta Herri' liburuaren jatorrizko mekanografiatua laga dio Bilboko Arte Ederren Museoari
Euskaltzaindiak Gabriel Arestiren Harri eta Herri poema liburuaren jatorrizko mekanografiatua laga dio Bilboko Arte Ederren Museoari, Akademiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Dokumentua Zarauzko (Gipuzkoa) Itxaropena argitaletxearen artxiboetan zegoen eta orain Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboan gordetzen da.
Bada, bertatik prentsa-ohar baten bitartez azpimarratu duten bezala, dokumentua eta Harri eta Herri liburuaren lehen edizioaren ale bat 2026ko urtarrilaren 18ra arte egongo dira ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoaren beheko solairuan, sarreraren ondoan.
Andres Urrutia euskaltzainburua asteazkenean hurbildu zen Bilboko Arte Ederren Museora, eta, dokumentuak ikusteaz gain, Zugazarekin hitz egiteko aukera izan zuen
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Miguel Zugaza museoaren zuzendariaren hitzetan, "'Harri eta Herri'-n agertzen den 'Souvenir' olerkiak Frantziako turista batzuek Bilbora egiten duten bisitaldia irudikatzen du, eta honela, artea gorde eta erakusteaz gain, hiriaren orduko errealitate soziala begiratzeko leiho bihurtzen da museoa; gainera, Deustuko txabolismoa ere salatzen du pieza berean".
DOKUMENTUA
Andres Urrutia euskaltzainburua asteazkenean hurbildu zen Bilboko Arte Ederren Museora, eta, dokumentuak ikusteaz gain, Zugazarekin hitz egiteko aukera izan zuen.
"'Maldan behera' kenduta, Harri eta Herri izan zen Arestiren lehen obra garrantzitsua. Dokumentu berezi hau erakutsiz, Bilborekin idazleak izan zuen lotura estua azpimarratu nahi izan dugu, eta, bide batez, haren lana gaur egunera ekarri nahi izan dugu, izugarria baita Arestik euskal kulturari eman zion hauspoa, utzi zion legatua", esan du.
Temas
Más en Sociedad
-
El peaje de Biriatou se cerrará la noche del martes al miércoles por la ejecución de obras en Iparralde
-
La ministra Mónica García anuncia una nueva norma a principios de 2026 que limitará la colaboración público-privada en Sanidad
-
Muere una mujer en Santiago al caerle una nevera encima
-
Dos incendios en domicilios del distrito de Sant Martí de Barcelona destapan cultivos de marihuana