Mintzola mintegia izango da azaroaren 6an Donostian, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan, hain zuzen ere. Jardunaldia goizez egingo da eta sarrera doakoa da, baina bertaratu nahi duen orok aurrez eman beharko du izena 943 428 050 telefono zenbakira deituz.
Aurten saritutako ikerketa lan monografikoen helburuak eta iazkoaren ondorioak, eta, azkenik, ahozko hizkera aztergai duten beste ikerketa lan batzuk ere aurkeztuko dira
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskaltzaindiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, alde batetik, aurtengo ikerketa deialdietan saritutako gradu eta master amaierako lanen ondorioak aurkeztuko dira topaketan.
Beste alde batetik, berriz, aurten saritutako ikerketa lan monografikoen helburuak eta iazkoaren ondorioak, eta, azkenik, ahozko hizkera aztergai duten beste ikerketa lan batzuk ere aurkeztuko dira.
PARTE HARTZAILEAK
Mikel Perez, Oihana Lujanbio, Fernando Oiartzun, Alex Artzelus, Odei Guirado, Ines Azkarate, Libe Miner, Garazi Irastorza, Igor Yugueros eta Irati Urreta izango dira parte hartzaileak.
Mintzola Fundazioa 2021ean azkendu ondoren, Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegi bihurtu zen. Euskaltzaindiak finkatu zituen egitasmoaren lan eremua, lehentasunezko lan ildoak eta jarduerak, eta horiek guztiak landu dira ordutik, euskarazko ahozko jardunaren inguruan lan egiten duten eragileekin lankidetzan.
Bestalde, beste gai batzuekin jarraituz, Gasteizko Udaleko gobernu batzordeak espedientea hasi du Zadorra ibaiaren ibilguarekiko paraleloan bide berde berria sortzeko, Gamarrako igerilekuen parean. Horri esker, gainera, Eraztun Berdea osatzen duten ibilbideen sarearen konexioa hobetu ahal izango da.
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak ostiral honetan azaldu duenez, "Zadorra ibaiaren ingurumen susperraldian aurrera egitea eta Gasteizko mugikortasun jasangarriaren sarea hobetzea ahalbidetuko duen jarduketa da Gamarrako Bide Berdea. Horri esker, herritarrek bide horretaz gozatzea eta gure natura-ondarearen kontserbazioa bultzatu ahal izango dugu".