25.000 eduki baino gehiago Elhuyar Zientzian
Elhuyar Zientzia hedabide digitala sortu du Elhuyarrek, 25.000 eduki baino gehiagorekin, euskaraz, eta "bertako ahotsekin eta begiradekin, gure teknologiarekin eta mundu zabaleko edukiak ekarrita", aurkezpenean azaldu dutenez.
Relacionadas
Garazi Andonegi Beristain Elhuyarreko Zientzia Unitateko koordinatzaileak eta Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute Elhuyarreko Kultura Zientifikoko arduradunak astearte honetan aurkeztu dute zientzia eta teknologiako euskarazko hedabide digital aniztun berria, Elhuyarren Usurbilgo (Gipuzkoa) egoitzan.
Azaldu dutenez, "zientziaren eta gizartearen arteko elkarrizketak mundua eraldatzeko gaitasuna duela ikusiz eta informazioaren gizartean bizi garela kontuan izanik", Elhuyarrek 'Elhuyar Zientzia' hedabide digitala sortu du.
HEDABIDEA
Hedabidea euskaraz sortua dago, "bertako ahotsekin eta begiradekin, gure teknologiarekin eta mundu zabaleko edukiak ekarrita", eta zientzia eta teknologiako gaiak eskainiko ditu, formatu desberdinetan.
Guztira, 25.000 eduki baino gehiago ditu: zientziaren arloko albistegiak eta bitxikeriak bideo laburretan; ingurumenari, feminismoari eta zientziari buruzko podcastak; elkarrizketak; euskal ikertzaileen begirada kritikoa eta iritzia; basabizitzaren argazkiak; herritarrek iritzia emateko espazioak; emakume zientzialarien efemerideak.
Hedabidea euskaraz sortua dago, "bertako ahotsekin eta begiradekin, gure teknologiarekin eta mundu zabaleko edukiak ekarrita", eta zientzia eta teknologiako gaiak eskainiko ditu, formatu desberdinetan
Horretaz guztiaz gain, egungo gizarte krisiak eta kezkak ere azalean jarriko ditu, hala nola osasun mentala, trantsizio ekosoziala, ingurumena edota balioak.
Era berean, hedabide digitalak Elhuyarren garatutako teknologia aurreratuenak ditu: itzultzaile automatikoa sei hizkuntzatan (euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa, katalana eta galegoa), testua entzuteko ahots automatikoak, eduki proposamen automatikoak edota bilatzaile aurreratua.
Temas
Más en Sociedad
-
Un informe baraja que la rotura de la vía de Admauz se pudo producir 22 horas antes
-
EAEko gazteei zuzendutako New Yorkeko Guggenheim museorako beka programan izena emateko epea ireki dute
-
Un tren Alvia de Pamplona a Madrid arrolla a un centenar de ovejas cerca de Cortes
-
Los médicos vascos vuelven a la huelga sin un horizonte de acuerdo con el Ministerio de Sanidad