Síguenos en redes sociales:

Donostiarrek 123 proiekturen artean bozkatu ahal izango dute 2026ko eta 2027ko udal aurrekontuetan sartzeko

Donostiako Udalaren 2025eko partaidetzazko aurrekontuen prozesuaren bozketa fasera igaro diren 123 proposamenen artean aukeratu ahal izango dute herritarrek urriaren 13tik 26ra bitartean

Donostiarrek 123 proiekturen artean bozkatu ahal izango dute 2026ko eta 2027ko udal aurrekontuetan sartzekoUtzitakoa

Donostiako Udalaren 2025eko partaidetzazko aurrekontuen prozesuaren bozketa fasera igaro diren 123 proposamenen artean aukeratu ahal izango dute herritarrek urriaren 13tik 26ra bitartean, 2026ko eta 2027ko udal aurrekontuetan sartzeko. Aukeratzen diren egitasmoen artean hiru milioi euro banatuo dira (1,5 milioi ekitaldi bakoitzeko), eta zenbateko horri 500.000 euro gehituko zaizkio, Ekialdeko Barrutiak 2026ko aurrekontutik prozesu honetatik ateratzen diren barrutiko auzoetako proiektuetarako erabiliko dituenak.

Mariaje Idoeta Donostiako Udaleko Gizarte Ekintza, Ekintza Komunitario eta Auzoetako zinegotziak astelehen honetan ekimenaren aurkezpenean gogorarazi duenez, "prozesu hau herritarrek aurrekontuei buruzko erabakietan zuzenean eta aktiboki parte hartzeko duten tresna garrantzitsua da, beraien auzoetarako edo hiri osorako proiektuak proposatuz eta bultzatuz".

"Urtez urte ikusten ari gara, proposamen gutxiago jaso arren, proposamen horien kalitatea askoz ere handiagoa dela, herritarrek ulertu baitute prozesuaren helburua eta zentzua. Horregatik, hiriko kaleetan prozesu honi esker bultzatu diren hainbat hobekuntza ikus ditzakegu, hala nola bidegorriak hobetzea, jolaserako eta kirolerako guneak egokitzea edo argiztapena edo beste zerbitzu batzuk hobetzea", azaldu du.

BOZKETA

Bozketa fasera iritsi diren proposamenek partaidetza-prozesuaren hasierako faseetan egindako baheketak gainditu dituzte; 966 proposamen jaso ziren. Horietatik, antzekoak zirenak multzokatu dira, eta beste batzuk hainbat arrazoirengatik baztertu, hala nola proposamenik ez adierazteagatik, bikoiztuta egoteagatik, etorkizuneko aurrekontuei eragiten dietelako edo dagoeneko kontratatuta dauden zerbitzuen aurrekontuetan sartu ezin direlako.

Aurkeztu ziren eta joan den apirilean azterketa fasera pasa ziren 634 proposamenetatik, 92 hiri osorako egin ziren, eta 542 auzoetako proiektuetarako, Altza (82), Aiete (79) edo Egia (50) izanik proposamen gehien jaso zituztenak

Aurkeztu ziren eta joan den apirilean azterketa fasera pasa ziren 634 proposamenetatik, 92 hiri osorako egin ziren, eta 542 auzoetako proiektuetarako, Altza (82), Aiete (79) edo Egia (50) izanik proposamen gehien jaso zituztenak.

Proposamen horietako bakoitza dagokion departamentura bideratu zen, azter zezan; prozesu horretan 16 departamentu eta 90 udal langile baino gehiago inplikatu dira. Proposamen gehien jaso dituen arloa Hiri Mantentze eta Zerbitzuak (223) izan da, eta ondoren Mugikortasun Saila (222).