Donostiako Udalak gogorarazi du egoiliar baimena duten ibilgailuak identifikatzeko TAOren eranskailu berria eramatea derrigorrezkoa izango dela asteazken honetatik, urriaren 1etik, trafikoa eta aparkalekua salbuespenezko egoeretan arautu behar direnean zaintza lanak errazte aldera.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, hiriko lur gaineko aparkalekuak arautzeko sisteman ezarriko dituen aldaketen barruan, berritasun garrantzitsu eta berehalakoenetakoa da eranskailuarena.

Hiriko lur gaineko aparkalekuak arautzeko sisteman ezarriko dituen aldaketen barruan, berritasun garrantzitsu eta berehalakoenetakoa da eranskailuarena

Hain zuzen, 2023an kentzea erabaki zen, administrazio eragozpenak sortzen zituelako eta araututako eremuak beste baliabide batzuen bidez zaintzeko gaitasun teknikoa bazelako. Halere, neurria ebaluatuta ondorioztatu da bereizgarria erabiltzeak beste kontrol mota batzuk errazten dituela mugikortasun agenteek edo udaltzainek ibilgailuak azkar eta arin identifikatu behar dituzten egoeretan (trafiko mugatuko egoerak, auto ilarak, ekitaldiak eta abar).

ERANSKAILU BERRIA

Eranskailu berria etxean jasotzeko bildalketa irailean hasi zen. Hala, ibilgailuan aurreko urteetako bereizgarriren bat jarrita badago, kendu egin beharko da eta berria ibilgailuaren haizetakoaren beheko eskuineko angeluan itsatsi, kanpotik erraz ikusteko moduan egon dadin. Horrela, hiriko txartel guztien diseinua homogeneizatu eta iruzurrezko erabilera saihestuko da.

Bereizgarria etxean jaso ezean edo beste edozein gorabeheraren aurrean, harremanetarako telefono bat eta posta elektroniko bat jarri dira: 603 817 714 eta tao_ota_donostia@eysaservicios.com