Síguenos en redes sociales:

Leioako Udalak 2026ko Umore Azoka iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du

Teknika librea izango da

Leioako Udalak 2026ko Umore Azoka iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu duUtzitakoa

Leioako Udalak (Bizkaia) 2026ko maiatzaren 14tik 17ra bitarte ospatuko den Umore Azokaren 26. edizioko kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketa antolatu du, eta lanak aurkezteko epea irekiko du urriaren 6tik azroaren 10era arte.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, parte hartu nahi dutenek gehienez bi proposamen aurkeztu ahal izango dituzte, originalak eta argitaragabeak, eta ez dira onartuko adimen artifizialaren bidez sortutakoak. Teknika librea izango da, eta edozein diziplina artistiko onartuko da, hala nola argazkigintza, ilustrazioa eta marrazkia.

Kartelak honako erakunde hauen irudiak jaso beharko ditu: Umore Azoka-Leioako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta INAEM (Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionala).

Lanek euskarri digitalean aurkeztu beharko dira (JPG formatua, 300 ppp, 30x50 cm-ko neurriak, bertikalean) eta gutunazal itxian bidali "Kultur Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. solairua, 48940 Leioa (Bizkaia)" helbidera. Aurkezteko epeao urriaren 6tik azaroaren 10era izango da. Proposamen bakoitzak lelo bat eraman beharko du, egilearen sinadurarik gabe, eta gutunazal itxi batean, lelo bera erabiliz, egilearen datuak, curriculum laburra, harremanetarako telefonoa eta NANa jasoko dira.

Azaroan emango da ezagutzera kartel irabazlea, eta 1.400 euroko saria jasoko du. Horrez gain, 2026ko Umore Azokaren irudi ofiziala izango da, eta komunikazio eta zabalkunde euskarri guztietan erabiliko da. Antolakuntzak bereziki baloratuko ditu azokaren filosofia islatzen duten eta kale arteen nazioarteko topagune erreferentzial gisa duen nortasuna transmititzen duten proposamenak.