Hernaniko V. Liburu eta Disko Azoka egingo da larunbatean eta 17 salmahai izango ditu
HAzoka 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era egongo da zabalik
HAzoka Hernaniko Liburu eta Disko Azokaren bosgarren edizioa egingo da larunbatean, irailaren 27an, Gipuzkoako herriko Atsegindegiko plazan, eta 17 salmenta postu eta hainbat jarduera izango ditu. Azoka antolatuz, euskarazko liburuak eta diskoak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi du beste behin Dobera Euskara Elkarteak.
Relacionadas
Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, Euskal Herriko liburugintzaren eta musikagintzaren ekoizpena ezagutzera ematea eta euskal kultura sustatzea eta indartzea dira azokaren helburua, eta, hori dela eta, HAzokan euskarazko lanak soilik egoten ohi dira salgai.
Aurten 17 salmahai egongo dira: Dobera Euskara Elkartea, Bertsolari aldizkaria, Katakrak, Alberdania, Elkar Hernani, Harriet Ediciones, Pamiela, Rolariak, Argia, Zapotxin, Eguzkilore liburuak, Dakit argitaldaria, Hatsa Elkartea, Susa Literatura, 1545 argitaletxea, Igela eta Erein.
Euskal Herriko liburugintzaren eta musikagintzaren ekoizpena ezagutzera ematea eta euskal kultura sustatzea eta indartzea dira azokaren helburua, eta, hori dela eta, HAzokan euskarazko lanak soilik egoten ohi dira salgai
Edonola ere, HAzoka "salerosketarako gune bat baino gehiago da", eta gune berean euskal musika eta literaturarekin zerikusia duten ekitaldiak izango dira, hala nola Zapotxin pailazoaren bisita, familientzako tailerra haur txokoan Sorgina Txirulinarekin, Andoni Rekondo eta Eli Pagolaren 'Kontatzera noazu' podcasta zuzenean, Xabi San Sebastianen kontzertu akustikoa, ipuin kontaketa, rol partidak eta liburu aurkezpenak.
HAZOKA
Azkenik, aurten ere, HAzokarako oihalezko poltsak postu guztietan egongo dira salgai bi euroren truke, eta Dobera elkarteko bazkideek bost euroko baleak izango dituzte eskuragarri bertako postuetan gastatu ahal izateko. HAzoka 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era egongo da zabalik.
Temas
Más en Sociedad
-
Un experto afirma que la probabilidad de que el ser humano se extinga por la IA es del 60%
-
Un año de cárcel y 20.000 euros de multa por matar a una de las aves más amenazadas del mundo
-
Asciende a 14 la cifra de arrestados por el alijo de 3.500 toneladas de cocaína de A Pobra (A Coruña)
-
La jueza pide comprobar si una fallecida en un geriátrico fue víctima también de la dana