Leire Martínez, Mau y Ricky, Rubén Blades eta Mon Laferte izango dira protagonista nagusiak BIME Pro Bilbao 2025ean
Urriaren 28tik 30era BIME Pro ospatuko da Euskalduna Bilbao jauregian
Urriaren 28tik 30era BIME Pro ospatuko da Euskalduna Bilbao jauregian, hiru egunez programazio profesionala izanik Leire Martínez, Mau y Ricky, Rubén Blades edota Mon Laferte artistekin. Sarrerak jada eskuragarri daude BIMEren webgunean, Fever ticketing partner ofizialaren bitartez.
BIMEk jakinarazi duenez, proiektua Europa eta Amerikaren arteko nazioartekotze-zubi izatearen ideiarekin dator, Bilbon eta Bogotan urtean behin egiten diren edizioekin. Oraingoan Bilbo izango da topagunea, BIME Pro Euskalduna jauregian izanda. Bertan, elkarrizketak, tailerrak, masterclassak eta networkingak egingo dira profesionalen eskutik.
Leire Martínez, Mau y Ricky, Rubén Blades eta Mon Laferte artistez gain, Valeria Castro, Zahara, Álvaro Rivas, Francisca Valenzuela, Mat Alba, Lara91K, Esteban Rojas eta Jesse Baez ere egongo dira, besteak beste.
Programazio profesionalari amaiera emateko, hilaren 30ean AUPA! sariak banatuko dira, musikaren sektoreko ekimen eta ibilbide inspiratzaileenen omenez, eta, ondoren, agur esateko koktel bat.
BIME Live showcaseen jaialdi urbanoa ere ospatuko da urriaren 31ra arte lau egunez. Gauero, BIME Pro ekimenen ondotik, Iberoamerika osoko 60 artista baino gehiagok beren proiektuak aurkeztuko dituzte zuzeneko showcaseetan (formatu txikiko emanaldietan), Kafe Antzokia, Crystal, Stage Live, Dock, Bilborock, La Ribera, Muelle, BBK Aretoa eta Cotton Club aretoetan. Kartelaren lehen aurrerapena irailaren 9an iragarriko da.
MUSIKAREN INDUSTRIA
BIME Campus, bestalde, musikaren industrian hasi nahi dutenei eta ezagutzak eguneratu nahi dituzten profesionalei zuzendutako topagunea izango da, talentua, ikaskuntza praktikoa eta belaunaldien arteko lotura uztartzeko.
Inpaktua duten proiektuak aurkezteko gakoak, artista anglosaxoiak merkatu latinoan ezagutarazteko estrategiak, nola konektatu Latinoamerikako publikoarekin independentziatik, edo sormen-zuzendaritzako prozesuen inguruan hitz egingo da bertan.
BIME Startup! ekimenaren bitartez, musikaren industrian inpaktua duten proiektu berritzaileak bultzatuko dira. Jasangarritasunari eta inpaktuaren neurketari bereziki erreparatuta, edizio honetan arrastoa uzten duten ideia eraldatzaileak izango dira ardatz.
Inpaktua duten proiektuak aurkezteko gakoak, artista anglosaxoiak merkatu latinoan ezagutarazteko estrategiak, nola konektatu Latinoamerikako publikoarekin independentziatik, edo sormen-zuzendaritzako prozesuen inguruan hitz egingo da bertan
Ekintza nagusietako bat Startup Competition izango da, urriaren 30ean egingo dena. Hainbat sari banatuko dira hemen, hala nola Startup Competition 2025 eta IMPACTO! saria. Lehiaketa honetan parte hartzeko epea zabalik dago jada. Hautatutako proiektuek Village ekimenean parte hartuko dute, erakusketak eta loturak egiteko gunean, proiektu horien hazkundea bizkortzeko diseinatutako jarduerak eginda.
Urriaren 29an eta 30ean, Sormen Industrien Ikerketarako Nazioarteko I. Kongresua izango da BIME barruan, hau da, unibertsitateak, ikertzaileak eta kultur eragileak egungo kultur ereduei buruz eztabaidatzeko bilduko dituen foro akademiko eta profesionala.
BIME ekimenaren babesle dira Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila, Lanbide, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Saila, Bilboko Udala (Bilbao Ekintzaren bitartez), Espainiako Gobernuaren Kultura Ministerioa, BASQUETOUR Turismoaren Euskal Agentzia; Kolonbiako Kultura, Arte eta Jakintzen Ministerioa; Bogotako Alkatetza Nagusia, eta Comfamako ELPAUER, besteak beste.
Temas
Más en Sociedad
-
Detenido un joven por provocar un incendio en León que ha obligado a evacuar a 400 vecinos
-
Hallan muerto a un joven con un golpe en la cabeza en una playa de Almería
-
Las incógnitas del caso Matilde Muñoz, la gallega desaparecida en Indonesia
-
¿De verdad que han bautizado a un niña con el nombre de Chat Yipiti?