Síguenos en redes sociales:

Galdakoko Aperribai ingurua Bridgestone lantegitik isuritako hauts beltzez bete da, eta Udalak garbiketa indartu du

Hasiera batean, Eusko Jaurlaritzak Basauriko Bridgestone lantegiko tximinia bat garbitzeko eta mantentzeko lanekin zerikusia izan zezakeela jakinarazi zuen

Galdakoko Aperribai ingurua Bridgestone lantegitik isuritako hauts beltzez bete da, eta Udalak garbiketa indartu duUtzitakoa

Galdakaoko Udalak, Bridgestone lantegitik etorritako hauts beltzaren eragina konpontzeko, Aperribai auzoan garbiketa lanak indartu ditu, kaleetan eta espaloietan pilatutako hautsa kentzeko dispositibo berezi bat aktibatuz. Enpresari erantzukizunak eskatu zaizkio eta eragindako kalteak bere gain hartu ditzala.

Udalak jakinarazi duenez, aurreko ostiralean, abuztuak 22, Aperribai inguruko bizilagunek hauts beltza antzeman zuten airean, goizean zehar, eta ordu gutxiren buruan, hauts horrek auzoko kaleak, autoak, espaloiak eta balkoiak hartu zituen, herritarren kezka eraginez.

Hasiera batean, Eusko Jaurlaritzak Basauriko Bridgestone lantegiko tximinia bat garbitzeko eta mantentzeko lanekin zerikusia izan zezakeela jakinarazi zuen. Hala ere, Bridgestone lantegitik zehaztu dute gertaeraren jatorria ostiral goizaldean enpresaren instalazioetan gertatutako ke beltzaren isuri bat izan dela, konposatu ez toxikoa, oso lurrunkorra.

Udalak lan horien jarraipena egingo du datozen egunetan eta 944 010 506 eta 944 010 566 telefono zenbakiak jarriko ditu herritarren eskura, garbiketa lanak amaitu ondoren zikinkeria hondarrak detektatuz gero abisatu ahal izateko

Udalak Eusko Jaurlaritzarekin, Basauriko Udalarekin eta Bridgestonerekin harremanetan jarraitzen du. Enpresari erantzukizunak eskatu dizkio; gertatutakoa azter dezala eta halakorik berriz gerta ez dadin neurriak hartzeko eskatu dio.

Halaber, eragindako kalteak bere gain hartu ditzala eta afektatutako auzokideen eskaerak aintzat hartzea eskatu dio Udalak Bridgestoneri.

UDAL ZERBITZUA

Garbiketa lanak udal zerbitzuek egingo dituzte, lehentasuna emanez agerikoenak diren eta jende gehien ibiltzen diren eremuei. Udalak Aperribaiko bizilagunen laguntza eskertzen du, eta pazientzia eskatzen die, ke beltza material bereziki fina eta iraunkorra delako, eta, beraz, neketsuagoa da erabat kentzea. Ingurua ohiko egoerara itzultzeko behar den denboran jarraituko dute garbiketa lan bereziek.

Udalak lan horien jarraipena egingo du datozen egunetan eta 944 010 506 eta 944 010 566 telefono zenbakiak jarriko ditu herritarren eskura, garbiketa lanak amaitu ondoren zikinkeria hondarrak detektatuz gero abisatu ahal izateko.