Ekintzailetzara bideratutako laguntzak daude martxan baina zeintzuk dira laguntza horiek?

Ba galdera horri erantzunteko, Eusko Jaurlaritzak MerkaEkin 2025 merkataritza ekintzailetzara bideratutako laguntzen programa onartu du, eta guztira 2.420.000 euro banatuko ditu, sektorean ekintzailetza proiektu bideragarri eta sendo berriak bultzatzeko asmoz.

Horrela, eta ildo beretik jarraituz, Eusko Jaurlaritzako arduradunek jakinarazi dutenez, bi laguntza ezberdin banatuko dira: alde batetik, negozio berri bat eratzeko orduan merkataritza ekintzailetzan espezializatutako aholkularitzarako laguntza ekonomikoen programakoak, eta, bestetik, negozioa sortzeko laguntza ekonomikoen programakoak. Lehenak 1,15 milioi euroko zuzkidura du, eta bigarrenak 1,27 milioi eurokoa.

NORENTZAT?

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, laguntzak ekintzaileentzat dira; pertsona fisikoak, talde sustatzaileak, autonomoak, sozietate zibilak eta ondasun erkidegoak eta mikroenpresa eta enpresa txikiak izan daitezke, baldin eta jarduera horiek aginduaren oinarrian jasotako merkataritza jarduerarekin lotuta badaude eta jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan egiten bada edo bertan egitea aurreikusita badago.

Eskaerak aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu hasi da, eta irailaren 30ean amaituko.

"Eskaerak emateko ebazpena epea amaitu edo kreditua agortu arte egingo da, ondorioztatu dute Eusko Jaurlaritzatik", ondorioztatu zuten Eusko Jaurlaritzatik laguntza hauek aurkezterakoan.