Bizkaiak gurasoen aurkako indarkeriaren arloko arreta eman zien 115 familiari eta 393 pertsonari, Hobetzen programarekin
Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak ostegun honetan argitaratu dituen datuen arabera, gurasoen aurkako nerabeen indarkeria jasan duten familiak babesteko Bizkaiko Foru Aldundiaren 'Hobetzen' programak 2024an 115 familia eta 393 pertsona lagundu zituen. Nerabe erasotzaileen %60a baino gehiago gizonezkoak dira, %48ak substantzia toxikoak kontsumitzen zituen eta, %25ak eskola-jazarpena jasan zuen.
Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutarazi duenez, Teresa Laespada diputatuaren hitzetan "Bizkaian ez diegu bizkarrik ematen errealitate zailenei". "Familiei laguntzen diegu indarkeria etxean sartzen denean, mina izugarria denean eta konponbideak ezinezkoak direla dirudienean" gehitu du, Hobetzen programa horretarako sortu dutela nabarmenduz.
Berriztu Elkarteak kudeatzen duen programa honek, laguntza psikoterapeutikoa eta gizarte eta hezkuntza alorreko laguntza espezializatua eskaintzen ditu, genero-ikuspegiarekin, familia-dinamika bortitzak eraldatu eta errespetuan oinarritutako loturak berrezartzeko.
Diputazioak helarazitako datuen arabera, 2024an 116 nerabek (74 mutil eta 42 neska) parte hartu zuten esku-hartzeetan. Erasoak jasandako senideak 198 izan ziren, gehienak amak, 114, aitak, aldiz, 77.
Kasuen %69a zerbitzu publikoetatik bideratu ziren: gizarte-zerbitzuak (36 kasu), justizia (10 kasu), osasuna (15), eta umeen zerbitzua (15). Kasuen gainerako %31a zuzenean iritsi ziren, batez ere foru-webgunearen bidez. Prozesuen batez besteko iraupena 289 egun izan zen, eta ekitaldiaren amaieran 100 familiak segimendu aktiboan jarraitzen zuten. Urtean zehar, 3.000 elkarrizketa baino gehiago egin ziren, bai eta 600 koordinazio inguru kanpoko baliabideekin ere.
Arreta jaso zuten familiak batez ere Bilbokoak dira (44 kasu), ondoren Barakaldokoak (11), Santurtzikoak (8), Getxokoak (7), Basaurikoak, Portugaletekoak, Sestaokoak, Durangokoak eta Erandiokoak; guztira, Bizkaiko 27 udalerri.
Familia-profilak eredu ez-tradizionalen nagusitasuna erakusten du: %40,8 tradizionalak dira; %28,6, lankidetza duten guraso bananduak; %24,3 lankidetzarik ez duten guraso bananduak; %4,4 guraso bakarrekoak eta, %2,6 familia berrosatuak.
Temas
Más en Sociedad
-
Bizkaiko Txakolinak azken kanpainetako ekoizpena hobetzeko itxaropenarekin hasi du mahats-bilketa
-
La AN juzga esta semana a Villarejo, su socio y expolicías por investigar a un empresario marbellí
-
Las policías vascas realizan una campaña de control de velocidad la próxima semana en varias vías de Euskadi
-
Feroz batalla política en India por un vídeo de IA en el que la difunta madre del primer ministro lo regaña