Done Laurendiko ohiko erromeria egingo da hilaren 10ean Valderejoko parke naturalean
Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira, Anderejoko mendilerroaren ebakiduraren ertzean dagoen ermitara igota
Datorren igandean, abuztuaren 10ean, Valderejoko parke naturalak Done Laurendiko ohiko erromeria hartuko du. Ekitaldi horrek Gaubeako eta Losako haraneko bizilagunak eta natura ingurune apart horretako hainbat bisitari biltzen ditu urtero. Ospakizun hori 90eko hamarkadan berreskuratu zuten, parkea naturagune babestu izendatu ondoren, eta ehunka pertsona erakartzen dituen urteko hitzordu gisa finkatu da.
Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Sailak antolatutako jai ekitaldia 11:00etan hasiko da, Anderejoko mendilerroaren ebakiduraren ertzean kokatuta dagoen Done Laurendi ermitara igota, ohitura denez.
EKITALDIA
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, mugikortasun urriko pertsonentzat 4x4 ibilgailuen zerbitzua egongo da, baina aldez aurretik erreserba egin behar da. Argibideak eta izen emateak: 945 35 31 46 telefonoan edo parquevalderejo@parques.araba.eus helbidean.
Gainera, ildo beretik, Arabako Foru Aldundiatik azpimarratu duten bezala, "12:00etan meza izango da", azaldu dute. Ondoren, "txorizo opilak eta freskagarriak banatuko dira bertaratutakoen artean, Gesaltzako bandak jotzen duen bitartean. Tokiko produktuen zozketa herrikoia ere egongo da", gaineatu dute prentsa-ohar baten bitartez Arabako Foru Aldundiatik berriki.
Lalastrara jaitsi ondoren, food trucck-ek eskainitako askotariko eskaintza gastronomikoaz gozatzeko aukera izango dute bertaratuek.Arratsaldean, Done Laurendiko XXVII. bola txapelketa eta haurrentzako jarduerak egongo dira, egitaraua osatzeko.
Temas
Más en Sociedad
-
Un experto afirma que la probabilidad de que el ser humano se extinga por la IA es del 60%
-
Un año de cárcel y 20.000 euros de multa por matar a una de las aves más amenazadas del mundo
-
Asciende a 14 la cifra de arrestados por el alijo de 3.500 toneladas de cocaína de A Pobra (A Coruña)
-
La jueza pide comprobar si una fallecida en un geriátrico fue víctima también de la dana