Síguenos en redes sociales:

CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute antolatzaileek, "behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako"

CAF-Elhuyar sarietan etena egitea erabaki dute erakunde antolatzaileek, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako"

CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute antolatzaileek, "behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako"Utzitakoa

CAF-Elhuyar sarietan etena egitea erabaki dute erakunde antolatzaileek, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako", prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Hain zuzen ere, 30 urtez euskarazko zientzia dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyar, eta egun 31. edizioa zegoen martxan.

"Baina sarietan etena egitea erabaki dugu erakunde antolatzaileok, sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako", berretsi dute.

Jakinarazi dutenez, azken urteotan jasotako lan kopuruak "nabarmen" behera egin du aurten, eta testuinguruak ere "ez du ahalbidetzen sariketa baldintza txukunetan egitea".

Horregatik, etena egin, eta, aurrera begira, euskarazko zientzia dibulgazioko lanei ikusgarritasuna emateko moduez hausnarketa irekiko dute datorren ikasturtetik aurrera. Aurtengo parte hartzaileei barkamena eta esker ona adierazi diete, bide batez

Horregatik, etena egin, eta, aurrera begira, euskarazko zientzia dibulgazioko lanei ikusgarritasuna emateko moduez hausnarketa irekiko dute datorren ikasturtetik aurrera. Aurtengo parte hartzaileei barkamena eta esker ona adierazi diete, bide batez.

BESTE GAI BATZUK

Bestalde, beste gai batzuekin jarraituz, Gasteizko Udalak osorik berrituko du Abetxuku auzoko Presa kalean dagoen haur parkea, 131.000 euro inbertituta. Auzotarrek askotan eskatu izan duten esku hartzea da, egungo jolas eremua nabarmen hondatuta dago, zorua altxatuta dago eta ekipamenduak zaharkituta.

Lanek erabat eraldatuko dute aisialdi eremua, jolasgune berriak eta elementu inklusiboak jarrita, eta adin desberdinetako haurren jolasa hobetzeko pentsatutako banaketa eginda, Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez.

Jarduera aipagarrienen artean daude hondar eremu handi bat sortzea, jolas integratuekin; tirolina bikoitz bat instalatzea erakartzeko elementu berri gisa, eta kautxuzko zoladura izango duen joko-uharte irisgarriak jartzea. Egokitutako zabuak, karrusel integratzailea eta joko birakariak egongo dira espazio horietan.