Bilboko Aste Nagusiko 38. Metal eta Pop Rock Erakustaldiak 16 talderen kontzertuak eskainiko ditu
Bilboko Aste Nagusiko Metal eta Pop Rock Erakustaldiaren 38. edizioak itxi du egitaraua eta 16 talderen kontzertuak eskainiko ditu Bilborock aretoan eszenatokira abuztuaren 16tik 23ra
Bilboko Aste Nagusiko Metal eta Pop Rock Erakustaldiaren 38. edizioak itxi du egitaraua eta 16 talderen kontzertuak eskainiko ditu Bilborock aretoan eszenatokira abuztuaren 16tik 23ra. Zortzi kontzertu bikoitz izango dira, estilo, genero eta soinu anitzetan inspiratutako talde eta artistekin.
Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasun eta Jaietako zinegotziak, programazio taldeak eta tokiko taldeek eman dituzte aurtengo erakustaldian parte hartuko duten artistak eta taldeei buruzko xehetasunak.
Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasun eta Jaietako zinegotziak, programazio taldeak eta tokiko taldeek eman dituzte aurtengo erakustaldian parte hartuko duten artistak eta taldeei buruzko xehetasunak
Bada, abuztuaren 16an, Elektrika (Barakaldo, punk rock alternatibo) eta Jardín Infierno (Bilbo, hard rock) ariko dira; 17an, Lur Jota (Bilbo, rock) eta Deiedra Rebel Folk (Santurtzi, euskal folk); 18an, Lova Lois (Astrabudua, rap) eta Maialen Ibarra (Basauri, pop rock); 19an, Flor y Trol (Bilbo/Gazteiz, pop&troll) eta The Daltonics (Bilbo, pub rock garaje).
Era berean, abuztuaren 20an, Meridian (Basauri/Bilbo, rock alternatibo) eta Clara Corral & The Cute Canallas (Bilbo, pop rock) izango dira Bilborocken; 21ean, Samoah (Getxo, poprock alternatibo eta Reeler (Bilbo, indie rock alternatibo); 22an, Withredd (Bilbo, metal progresibo aklternatibo) eta Ms. Missery (Portugalete, rock metal alternatibo); 23an, Malamuth (Leioa, rock metak altenatibo) eta Kernhell (Bilbo, heavy metal).
BESTE DATU BATZUK
Ohikoa denez, lehen kontzertua 20:00etan izango da, eta hurrengoa ordubete geroago, 21:00etan. Sarrera librea eta doakoa izango da, aretoa bete arte.
Aurtengo edizioan 85 taldek eta artistak eman dute izena, eta, beraz, zortzigarren ediziorik jendetsuena izan da. Izena eman duten taldeetatik %47,06 Bilbokoak izan dira, eta gainerako %52,94 Bizkaiko beste herri batzuetakoak; 23k euskara erabiltzen dute hizkuntza gisa, eta 22 taldek emakumeak dituzte kideen artean.
Era berean, erakustaldian parte hartzeko aukeratu diren 16 taldeetatik bostek euskara erabiltzen dute hitzetan, eta zazpik emakumezko kideak dituzte, 2024an bezala. Jatorriari dagokionez, bederatzi talde eta artista Bilbokoak dira, hiru Ezkerraldekoak, bi Eskuinaldekoak, bat Astrabudukoa eta beste bat Basaurikoa.
Reeler taldea Ingalaterrako, Irlandako, Poloniako eta Bilboko kideek osatzen dute, eta Bilboko Udaleko Gazteria Sailak antolatzen duen Villasound 2025 lehiaketatik dator.
Temas
Más en Sociedad
-
Ana Julia Quezada y su pareja, citadas como investigadas por amenazar a la madre de Gabriel
-
Hallan un bote con un kilo de pólvora escondido en un parque en València
-
Bizkaiko Aldundiak 1,4 milioi euro erabiliko ditu 2025ean udal kirol instalazioak hobetzeko
-
Alertan de un chat de WhatsApp entre menores que comparte contenido sexual y violento