Bermeo Tuna World Capital elkarteak Bermeo Tuna Pintxo Tour ibilbide gastronomikoaren edizio berria antolatu du Bizkaiko kostako herrian, hegaluzea eta Bermeoko atuna omentzeko asmoz, eta herriko 22 tabernak arrantza eta kontserba jasangarriko hegaluze eta atunarekin "Bermeoko erara" egindako pintxoak eskainiko dituzte.
"Proposamenak Bermeon bizi edo bisitatzen dutenak gonbidatzen ditu bertako kaleetatik ibiltzera, txokoak eta zaporeak guneka deskubritzera, eta saria jasotzeko aukera duen esperientzia batez gozatzera", adierazi dute antolatzaileek.
HIRU GUNEETAN
Pintxo bira herriko hiru gunetan egituratuko da, eta parte hartzen duten tabernek astelehenetik igandera bitartean eskainiko dute pintxoa, 14:00ak arte.
Ekimenean parte hartzeko eta sari gastronomikoen zozketetan sartzeko hurrengo hiru pauso hauek eman behar dira: probatu hegaluze eta atunarekin egindako pintxo bat gutxienez gune bakoitzeko taberna batean; tourraren liburuxka zigilatu hiru lokalotan; hiru zigiluak bete ondoren, edozein tabernatako kutxetan utzi.
Zozketa bana egingo dira uztailaren amaieran eta abuztuaren amaieran. Bermeo Tunako hegaluze eta atun kontserbetako produktuen bi sorta zozkatuko dira, baita bi pertsonarentzako menu bereziak Leku, Andeko, Kai Alde, Almiketxu, Toki Alai eta Alakrana jatetxeetan ere.
Parte hartzen duten tabernek astelehenetik igandera bitartean eskainiko dute pintxoa, 14:00ak arte
Atxetak, Sarabanda, Batun Batun, Bokale, Ikai, Kai Alde, Zubigane, Kafe Antzoki, Toki Alai, Akelarre, Alakrana, Andeko, Beti Ondo, Oker, Joshe Mari, Izaro, Bar Bea, Eguzki, Artza, Fruniz, Zokoa eta Leku dira ekimenean parte hartuko duten tabernak.