Bermeoko Udalak jakinarazi du Madalen Egunean udalbatzarekin batera ontzian Izaro irlara joan eta eguneko protokoloa bertatik bertara ezagutzeko hainbat plaza zozkatuko dituela aurten ere herritarren artean.
Zozketan parte hartu nahi duten bermeotarrek Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez edo Berhaz bulegoan (astegunetan 08:00-14:30) eman dezakete izena, uztailaren 1etik 15eko 14:00ak arte. 18 urtetik gorakoek eman dezakete izena, eta Bermeon erroldatuta egon beharko dute; banaka edo bikoteka eman daiteke izena.
Pertsona bakoitzak baten bakarrik ahal izango du izena eman, eta aurreko urteetan Madalen Egunean udalbatzarekin batera Izarora joan eta egun horretako protokoloa bizi izan dutenek ezin izango dute aurtengo zozketan parte hartu.
Zozketa uztailaren 16an egingo da, eta ondoren irabazleen izen-abizenak ezagutzera emango dira Bermeoko Udalaren webgunean (www.bermeo.eus) eta sare sozialetan.
BESTE ALBISTE BATZUK
Bestalde, Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) irailaren 22ra arte ireki dute Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarien 18. ediziora hausnarketa eta ikerketa lanak aurkezteko epea.
Bere sustatzaileek jakinarazi dutenez, 2008. urtean sortu zenetik, lehiaketaren helburu nagusiak dira euskal soziolinguistika teorikoa eta metodologikoa garatzea eta berritzea, euskal soziolinguistikaren ikertzaileen lana bultzatzea eta ikertzaile berriak eremu honetara biltzea.
Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) irailaren 22ra arte ireki dute Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarien 18. ediziora hausnarketa eta ikerketa lanak aurkezteko epea
Euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkez daitezke, betiere oinarri zientifikoa badute edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen badituzte.