El Salvadorko emakume hautetsien ordezkaritza bat EAEn dago berdintasun arloko esperientziak trukatzeko
El Salvadorko emakume politikarien ordezkaritza bat Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) bisitatzen ari da egunotan, udal mailako kargu politikoekin eta liderrekin emakumeak ahalduntzeko esperientziak trukatzeko.
Misioa truke teknikoko ekimen baten emaitza da, eta NBE Emakumeak, El Salvadorko emakume erregidore, delegatu eta alkateen erakunde nazionalak (ANDRYSAS) eta eLankidetza garapenerako euskal agentziak sustatu dute, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen eta Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen partaidetzarekin, Virginia Woolf Basqueskola Euskadiko tokiko hautetsien sarearekin batera.
Horrela, Emakundetik jakinarazi dutenez, El Salvadorko ordezkaritzak Emakunde, eLankidetza eta Euskal Fondoak antolatutako lantegi batean parte hartuko du egunotan, eta Gasteizko, Tolosako, Basauriko eta Portugaleteko emakumeen etxeak eta udal sailak ezagutuko dituzte.
Era berean, berdintasuna sustatzeko esperientziak partekatuko dituzte Arabako eta Gipuzkoako udalerri txikietako eskualdeetan. Bisita Amurrion bukatuko da, 'Gizonduz' egitasmoak gizonekin egiten duen lanari eta maskulinitate berriei buruzko topaketa batekin.
Misioaren helburu nagusiak dira EAEko udalerriak berdintasun politiketan lantzen eta ezartzen ari diren esperientzia eta praktika aurreratuak ezagutzea, udal mailako eragin politikoan lan egiten duten emakume erakundeekin topaketak bultzatzea, eta Virginia Woolf Basqueskola tokiko hautetsien sarearen esparruan emakumeen parte hartze politikoa sustatzeko praktikak eta esperientziak partekatzea eta politikoki aktiboak diren emakumeen aurkako indarkeriari aurre egitea eta prebenitzea.
Temas
Más en Sociedad
-
Concentración en Pamplona en memoria de Nagore Laffage 17 años después de su asesinato
-
Sale de la UCI el joven intoxicado tras pedir un mosto en el chiringuito de Ondarbeltz, en Mutriku
-
Euskadi desactiva los avisos por altas temperaturas
-
El 68% de los menores usa internet habitualmente antes de los 11 años, según un estudio