Basauriko Udalak (Bizkaia) Rockein musika lehiaketaren 13. edizioa antolatu du, Euskal Herriko talde eta bakarlariei zuzenduta, eta ekainaren 26ra arte ireki du izena ermateko epea. Gainera, berritasun bezala, Bizkaia saria sortu du, lurraldeko artistarik onena aitortzeko.
Aurkezpenean azaldu dutenez, sektoreko profesionalek osatutako epaimahai batek sei finalista aukeratuko ditu jasotako proposamen guztien artean, eta seirak ariko dira Basauriko Social Antzokian azaroaren 1ean. Gau horretan bertan erabakiko eta jakinaraziko du epaimahaiak zeintzuk diren 2025eko edizioko artista irabazleak.
Lehiaketaren 13. aldiak berrikuntza bat dakar, Bizkaiko Foru Aldundia erakunde laguntzaile izatera bueltatu da, Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren bitartez, eta, ondorioz, Bizkaia saria sortu da, lurraldeko artistarik onenak Bilboko El Tigre estudioetan EP profesional bat grabatzea eta 2026ko MAZ Basauri festibalean aritzea ekarriko duena. Gainerako sariak ez dira aldatu aurreko edizioarekiko.
Bizkaia saria eskuratu ahal izateko lurraldean erroldatutako taldekide bat izan behar da gutxienez, eta Eskarabilera saria lortzeko, aldiz, taldekideen erdia gutxienez emakumeak izatea
Bada, aurkeztu nahi diren taldeek Araba, Bizkai, Gipuzkoa edo Nafarroan jaiotako edo bertan bizi den taldekide bat izan behar dute gutxienez, eta Hego Uribeko artistarik onenaren saria eskuratu ahal izateko, berriz, Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugao-Miraballesen, Usansolon edo Zaratamon erroldatutako taldekide bat izatea, gutxienez.
BIZKAIA SARIA
Bizkaia saria eskuratu ahal izateko lurraldean erroldatutako taldekide bat izan behar da gutxienez, eta Eskarabilera saria lortzeko, aldiz, taldekideen erdia gutxienez emakumeak izatea.ç
Taldekide guztiak 16 urtetik gorakoak izan behar dira
Taldekide guztiak 16 urtetik gorakoak izan behar dira, eta taldeak ezin du disko bat baino gehiago argitaratua izan izena emateko unean, kontratu diskografiko bati lotuta dagoen edo ez kontuan hartu gabe.
Aurkezten direna bestiak originalak izan behar dira, eta musika estilo guztiak onartuko dira. Aurretik Rockein lehiaketan izena emandako taldeek edizio berrian parte hartzeko aukera dute, baldin eta aipatutako baldintzak betetzen badituzte. Dagoeneko irabazle izan diren taldeek ez dute sarituak izan ziren kategoria berean errepikatzeko aukerarik izango.