Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 1.503 langabe gutxiago izan ditu apirilean martxoaren aldean (-%1,39), eta guztira 106.811 daude. Gainera, urte arteko bilakaerak saldo negatiboa izan du zazpigarren hilabetez jarraian, eta 2.742 langabe gutxiago izan dira (-%2,50), Lanbide enpleguko zerbitzu publikoan erregistratutako datuen arabera.

Sexuaren arabera banatuta, 61.599 emakumezko eta 45.201 gizonezko daude langabezian, aurreko hilean baino 922 eta 581 gutxiago (-%1,47 eta -%1,27), hurrenez hurren. 2024ko apirilarekin alderatuta, langabeziak %2,49 egin du behera emakumeen artean (1.576 langabe gutxiago), eta %2,51 gizonen artean (1.166 gutxiago).

Adinari begiratuta, 30 urtetik beherako 17.674 langabe daude, martxoan baino %5,80 gutxiago (-1.089) eta 2024ko apirilean baino %1,22 gehiago (+213). 45 urtetik gorakoei dagokienez, 58.872 langabe dira, aurreko hilean baino %0,48 gutxiago (-286) eta iazko apirilean baino %2,50 gutxiago (-1.509).

Sektoreka, nekazaritza eta arrantzan 1.427 langabe daude, aurreko hilean baino 2 gehiago (+%0,14) eta 2024ko apirilean baino 18 gehiago (+%1,28), eta industrian 20.942, martxoan baino 394 gutxiago

Sektoreka, nekazaritza eta arrantzan 1.427 langabe daude, aurreko hilean baino 2 gehiago (+%0,14) eta 2024ko apirilean baino 18 gehiago (+%1,28), eta industrian 20.942, martxoan baino 394 gutxiago (-%1,85) eta iaz baino 570 gutxiago (-%2,65).

BESTE DATU BATZUK

Eraikuntzak 1.230 langabe ditu, aurreko hilean baino 19 gehiago (+%1,57) eta 2024ko apirilean baino 42 gutxiago (-%3,30), eta zerbitzuen sektoreak 15.659, martxoan baino 347 gutxiago (-%2,17) eta iaz baino 603 gutxiago (-%3,71). Azkenik, aurreko enplegurik gabekoen artean 4.106 langabe daude, hilabete lehenago baino 22 gehiago (+%0,54) eta 2024an baino 107 gutxiago (-%2,54).

Lurralde historikoetan, Araban 18.586 langabe daude, martxoan baino 165 gutxiago (-%0,88) eta joan den urtean baino 220 gutxago (-%1,17); Bizkaian 60.003 langabe zenbatetsi dira, hilabete lehenago baino 1.070 gutxiago eta 2024an baino 1.621 gutxiago (-%2,63); Gipuzkoan 28.222 langabe daude, martxoan baino 268 gutxiago (-%0,94) eta iaz baino 901 gutxiago (-%3,09).

Azkenik, kontratazioari dagokionez, apirilean 48.770 kontratu berri sinatu dira EAEn, eta horietatik 11.700 mugagabeak izan dira (%24).