Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza sektorearen salmentak %0,1 gehitu dira 2024an aurreko urtearen aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak atera ondoren.

Gainera, Eustat euskal estatiustika erakundearen datuen arabera, handizkako eta txikizkako merkataritzak eta motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa barne hartzen dituen sektorearen landunak %1,7 gehitu dira.

Bilakaera positiboa izan da motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan eta Txikizkako merkataritzan, %8,8ko eta %2,9ko igoerekin, hurrenez hurren; handizkako merkataritzaren sektorean, aldiz, salmentak %2,9 jaitsi dira 2024an.

Lurralde historikoei dagokienez, merkataritza sektorearen salmentak %0,9 gehitu dira Gipuzkoan, eta %1,0 eta %0,1 gutxitu Araban eta Bizkaian, hurrenez hurren.

Iazko laugarren hiruhilekoari erreparatuta, merkataritzaren salmentak %1,3 gehitu dira EAEn 2023ko laugarren hiruhilekoaren aldean, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, dagozkion urtaro eraginak kenduta, urteko azken hiruhilekoko salmenten hazkundea %0,8koa izan da.

Merkataritzaren barruan, salmenten urte arteko bilakaera positiboa izan da 2024ko azken hiruhilekoan motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren sektorean eta txikizkako merkataritzan, %5,1eko eta %4,0ko hazkundeekin, hurrenez hurren; handizkako merkataritzaren sektorean, aldiz, salmentak % 1,1 murriztu dira aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean.

Hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, salmentak igo egin dira hiru azpisektoreetan: %2,6 motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan, %0,8 handizkako merkataritzan eta %0,6 txikizkako merkataritzan.

EAEko hiru lurralde historikoetan izan dira positiboak salmentak urteko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: Gipuzkoan salmentak %1,6 gehitu dira, Bizkaian %1,5 eta Araban %0,1. Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmentak %1,8 gehitu dira Bizkaian, eta Araban eta Gipuzkoan, berriz, %0,7 eta %0,1 jaitsi dira, hurrenez hurren.

Azkenik, EAEko merkataritza sektorearen landunen indizea %0,7 igo da urte artean 2024ko azken hiruhilekoan, eta %0,3 jaitsi da hiruhileko artean.