Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri duenez, "irailetik aurrera, A1 mailako euskara klaseak doakoak izango dira euskaltegi guztietan, jendea euskarara hurbiltzea nahi dugulako".
Euskarari buruz adierazi du, halaber, bere sailak lan egingo duela beste esparru batzuetara irits dadin.
"Erronka polita dugu aurrean euskarak beste esparru batzuk irabaz ditzan, eskoletatik haratago; lana, aisia eta euskararen ofizialtasuna Europan gailendu behar dira", ziurtatu du Bengoetxeak.
"Gizarte-kohesiorako balio dute, emozioak sortzen dizkigute eta, horiek gabe, ez gara ezer"
Baina, euskaraz gain, sailburuak ordezkatzen dituen beste arloen garrantzia ere azpimarratu nahi izan du, "kultura, kirola eta euskara gure arima dira; horiek gabe, ezingo ginateke Herria izan. Gizarte-kohesiorako balio dute, emozioak sortzen dizkigute eta, horiek gabe, ez gara ezer ".
Kulturari eta arteari dagokionez, Ibone Bengoetxeak baieztatu du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak lanean jarraituko duela "sortzaile eta artistentzako fiskalitate espezifikoa lortzeko"
Kulturari eta arteari dagokionez, Ibone Bengoetxeak baieztatu du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak lanean jarraituko duela "sortzaile eta artistentzako fiskalitate espezifikoa lortzeko; lanak hasita daude eta behar hori mahai gainean jarri dut berriro". Horretarako, "artistekin bilera erronda bat egingo dut eta haien ikusgarritasuna bultzatuko dut, batez ere, emakumeena, esparru artistikoan bereziki ikusezinak baitira", gaineratu du.