Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak jakinarazi duenez, 700.000 euro bideratuko ditu 2024-2025 aldirako Euskadiko Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektorean potentzial berritzaile handia duten proiektuak garatzen dituzten enpresentzako dirulaguntzetarako.
Euskadiko KSIak osatzen dituzten azpisektoreren bateko jarduera nagusia duten enpresek irailaren 16ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak
Euskadiko KSIak osatzen dituzten azpisektoreren bateko jarduera nagusia duten enpresek irailaren 16ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak, helbide fiskala Euskadin izan beharko dute, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izan beharko dituzte, dirulaguntzen deialdian jasotakoaren arabera.
700.000 euro bideratuko dira guztira, bi ekitalditan banatuta, 350.000 euro 2024an eta beste horrenbeste 2025ean
Jaurlaritzak informatu du programara 700.000 euro bideratuko dira guztira, bi ekitalditan banatuta, 350.000 euro 2024an eta beste horrenbeste 2025ean. Laguntza horiek KSI Berritzaile+ programaren barruan sartzen dira, eta programa hori, era berean, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan dago.
Deialdiaren helburua da proiektu berrietarako aukera-espazioak sortzea eta garatzea, besteak beste
Deialdiaren helburua da proiektu berrietarako aukera-espazioak sortzea eta garatzea, hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolaketa-ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.