Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) hitzarmen bat sinatzea onetsi du, unibertsitateko liburutegia aurrerantzean Euskadiko Liburutegien Bilgunean sartu eta Euskadiko Liburutegi Sistemaren barruan egon dadin, Jaurlaritzatik jakitera eman dutenez.
Euskadiko Liburutegi Sistema Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) organo, liburutegi eta liburutegi zerbitzuen multzo antolatua da
Euskadiko Liburutegi Sistema Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) organo, liburutegi eta liburutegi zerbitzuen multzo antolatua da, eta liburutegi baliabide guztiak hobeto aprobetxatzea du helburu, elementu guztien koordinazioan eta lankidetzan oinarrituta. Bilguneak euskal liburutegi ia guztien ikuspegi bateratua eskaintzen du eta asko errazten du liburuzainen eta ikerlarien lana.
Bilguneak euskal liburutegi ia guztien ikuspegi bateratua eskaintzen du
EHUk gaur egun milioi bat liburuki baino gehiagoko bilduma bibliografikoa gordetzen du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetako egoitzetan, eta hitzarmenaren bitartez, Euskadiko Liburutegien Bilgunearen esku jarriko ditu bere titulartasuneko funts horiek guztiak.
EHUk gaur egun milioi bat liburuki baino gehiagoko bilduma bibliografikoa gordetzen du
Gaur egun, Euskadiko Liburutegien Bilgunea 50 erakundek eta udal liburutegik osatzen dute, eta 3.423.147 erregistro biltzen ditu. Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko hitzarmena lau urterako da, luzatzeko aukerarekin, ondorioztatu dute Euskal Herriko Unibertsitatetik.