City of Flowers izeneko ekimenaren lehenbiziko edizioa egingo da Gasteizen astelehen honetatik larunbatera, maiatzaren 13tik 18ra. Egitasmoaren helburua da loreen eta landareen mundua adin guztietako publikoari gerturatzea, hiriko erdiguneko kaleak dinamizatzea eta bisitariak erakartzea. Euskadin egingo den Loreen I. Jaialdia izango da, Gasteizko Udalak jakinarazi dutenez.

Ekimenaren bizkarrezurra Gasteizko eskulturen, fatxaden eta erakusleihoen lore dekorazioa izango da, eta ostiraleko 17:00etatik larunbateko 22:00ak arte egongo da ikusgai. Andre Maria Zuriaren plaza, Loma Jeneralaren plaza, Florida parkea, Arka plaza eta Dato kalea, Amarika plaza eta Urrezko Zeledonak plaza Lore izango dira Dekorazioaren Ibilbidearen txokoak.

Loma Jenerala plazak bi interesgune izango ditu

Andre Maria Zuriaren plazan, La Huerta de Jose Mari-k apainduko du Gasteizko Batailaren Monumentua; Iris eta Arantza loradendek beren ukitua emango diote Gasteizko eskultura begetalari; eta Goya Floristas-ek gauza bera egingo du San Migeleko balkoiarekin eta Zeledonen estatuarekin.

Loma Jenerala plazak bi interesgune izango ditu; hala, La mirada eskultura Aísla con Jon-ek apainduko du, eta Hombro con hombro, berriz, Frutas Zelaia-k. Florida parkean, aldiz, bost gune enblematiko apainduko dituzte: Floridako kioskoa Kerkus eta Muscari loradendek apainduko dute; Wynton Marsalis estatua, Quercus loradendak; Ignacio Aldecoaren irudia, Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxeak; Manuel Iradier estatua, Floristería Santa Isabel loradendak; eta Eduardo Datoren irudia, aldiz, Floristería Angelines loradendak.

Arka plazan eta Dato kalean beste bost tokitan jarriko da arreta. El secreto de las Hadas-ek apainduko du Ibiltaria, M Class Moda Centro-k Arka plaza, eta Eguzkilore-k bere ukitua emango dio Gogoeta estatuari.