Gasteizko Udalak Abetxuku auzoko zazpi kaletan bide segurtasuna hobetzeko lanak hasi berri ditu, espaloiak zabalduz. Zehazki, Kristo kalearen (hegoaldean) eta Abetxukuko errepidearen (iparraldean) arteko etxadian dauden bideak dira, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan eraiki zituzten familia bakarreko etxebizitzez osatutako gunean.
Lanek 293.602 euroko aurrekontua eta 22 asteko gauzatze epea dituzte. 'Gasteiz Hobetuz' herritarren parte hartze programaren azken edizioaren parte den proiektua da, eta auzotarren eskaerari erantzuten dio.
Beatriz Artolazabal Gasteizko alkateorde eta Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak adierazi duenez, urte horietan guztietan, "autoek izan dute hiriak konfiguratzeko garaian garrantzi handiena eta, horren ondorioz, espaloi gehienak estuak ziren".
'Gasteiz Hobetuz' herritarren parte hartze programaren azken edizioaren parte den proiektua da, eta auzotarren eskaerari erantzuten dio
"Herritarren parte hartzearen ondorioz sortutako proiektu honekin, espazio eta kale horiek atseginagoak eta osasungarroagoak izango dira Abetxukuko auzokideentzat. Ibilgailuen eta pertsonen arteko baterako existentzia baketsua izan dadin lortu behar dugu, eta, horregatik, oinezkoek lehentasuna duten kaleen kopurua handitzen joan behar dugu. Ondorioz, autoek egokitu beharko dute abiadura oinezkoen abiaduraren arabera", azaldu du.
Zazpi kale horietako espaloiak handituko dituzte
Hasitako jarduketaren bidez jarraipena emango zaio oinezkoen ibilbideari Kristo kaleko espaloien eta Abetxukuko errepidearen eta Azeduia, Akazia, Eliza, Txarrakea, Laubideta, Ezki eta Iturrizabala kaleetako galtzaden arteko elkarguneetan. Zazpi kale horietako espaloiak handituko dituzte.
Azkenik, galtzadak oinezkoek lehentasuna izango duten espazioak izango dira kale horietan eta Kooperatiba plazan. Bideetarako sarrera seinaleztatuta egongo da eta abiadura 20 km/h-ra mugatuko da.