Gasteizko Udalak ibilketa nordikoa eta korrika egiteko kirol hitzorduak antolatuko ditu apirilean
Gasteizko Udaleko Kirol Zerbitzuak beste bi kirol hitzordu antolatuko ditu apirilean, bata ibilketa nordikoa egiteko eta bestea korrika egiteko. Bi jarduerek bi ordu inguruko iraupena izango dute.
Hain zuzen, Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, korrika egiteko geratzeko deialdia egin da apirilaren 7rako, 10:00etan, Prado parkean, eta hilaren 14rako, aldiz, ordu eta leku berean, ibilketa nordikoa egiteko.
Hala, hilero bi kirol hitzordu egiteko konpromisoari eutsi dio Gasteizko Udalak. Hitzordu bat korrika egiteko hastapenekin lotuta izaten da, eta bestea, aldiz, herritarrek beste kirol bat ezagutzeko eta bertan hastapenak izateko baliagarria izango den modalitateren batekin lotuta.
Bada, apirilean, ibilketa nordikoa izango da kirol modalitate berria. Oso jarduera betea da, gorputzeko muskuluen %90 lantzen baitira. Besoak kulunkatuz bultza egiten laguntzen duten makilak erabiltzen dira oinez ibiltzeko garaian.
Ana Lopez de Uralde Kirol zinegotziak nabarmendu du "edozein pertsonarentzat" dela egokia, "edozein dela ere bere sasoia edo adina", eta herritarrak animatu ditu hitzorduotan parte hartzera, "kirola egiteko eta sedentarismoa saihesteko, jendea ezagutzeko eta, gainera, Gasteizko inguruneaz gozatzeko".
Une oro egongo dira espezializatutako langileak jarduerak gainbegiratzen eta euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira. Ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea, baina 16 urte beteta izan beharko dira parte hartzeko. Ibilketa nordikoko jarduerarako, Gasteizko Udal Kirol Zerbitzuak makilak utziko dizkie bertaratzen direnei; materiala duten pertsonek hitzorduan erabili ahal izango dituzte.
Temas
Más en Sociedad
-
El 45% de menores de entre 12 y 17 años sufre amenazas online y un 51% trata de reducir el uso de internet
-
Comienza este jueves en Italia el juicio contra Francesco Arcuri por presunto maltrato a sus hijos
-
Muere el conductor de una furgoneta al chocar contra una cosechadora en Tafalla
-
Barbie donará un euro por cada muñeca 'Fashionista' vendida en España para investigar sobre la diabetes