Laura Cancho López (2004, Arrigorriaga, Bizkaia), Gasteizko IDarteko ikaslea, da San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2024ko Arabako Jaiak iragartzeko lehiaketa irabazi duen kartelaren egilea.
Halaxe iragarri du gaur Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, irabazlea han zela, eta adierazi duenez, "lehiaketa arrakastatsua izan da ereduagatik, parte hartzaile kopuruagatik eta lan finalisten kalitateagatik".
38 parte hartzaile aurkeztu dira lehiaketara: 26 emakume eta 12 gizon.
23 parte hartzaile arabarrak izan dira, 4 beste euskal probintzia batzuetakoak eta 11k beste probintzia batzuetatik bidali zituzten eskaerak.
7 eskaera GAZTE kategoriarako izan ziren, eta 31 kategoria orokorrerako.
Gazte kategoria iaz jarri zen abian, eta diseinuarekin eta/edo artearekin zerikusia duten ikasketak egiten ari diren 25 urtetik beherako pertsonentzat da, diseinatzaile gazteenak lehiaketetara aurkeztera animatzeko.
Kategoria horretan, parte hartzaileek kartel proposamen bat aurkeztu behar zuten. Kartelaren proposamena argitaratu gabea izan behar zen, aurretik beste ezein lehiaketatan saritu gabea eta hautagaiak egina. Kategoria horretako irabazlea automatikoki kategoria orokorrean finalista izatera pasatzen zen.
7 eskaera jaso ziren Gazte kategoriarako; eskatzaileetako 4 emakumeak ziren, eta 3 gizonak. Laura Cancho Lópezen proposamena izan zen irabazle.
Kategoria orokorra bi fasetan banatu zen:
Lehenengoa, hautagaitzak dosier bidez aurkeztea. Guztira 31 pertsonak aurkeztu zuten hautagaitza. 3-5 ilustrazio edo diseinu izan behar zituen, eta haietatik gutxienez 2 kartelak izan behar ziren, azken artearen kalitatea eta pertsonaren ilustrazio laneko estiloa edo gaitasunak baloratu ahal izateko, "ordaindu gabeko sorkuntza ahalegina egin aurretik, diseinuko agenteek eskatzen duten bezala".
Epaimahai profesional batek bost hautagai finalista aukeratu zituen. Bost horiek Gazte kategoriako finalista irabazlearekin batu ziren eta kartel proposamen bat helarazi behar zuten.
Hauek izan ziren sei finalistak:
Maria Concepción Probanza Arrizabalaga, Narbaxa (Araba)
Maria Ortiz Baños, Bilbo (Bizkaia)
Nerea Lecuona Campomar, Gasteiz (Araba)
Blanca Barrio Viloria, Gasteiz (Araba)
José Luis Pulido Calvo, Madril
Laura Cancho López, Arrigorriaga (Bizkaia)