Eustaten datuen arabera, 2023ko azaroan Euskal AEko landetxeetako sarreren kopurua 7.742ra iritsi da, eta ostatu-gauena, berriz, 16.843ra. Aurreko urteko hil berarekin alderatuta, bilakaera negatiboa izan da. Zehazki, urtetik urterako % 8,9ko jaitsiera gertatu da sarreretan, eta % 9,1ekoa ostatu-gauetan.
2023ko azaroan, atzerritarren sarrerak aurreko urteko azarokoak baino % 1,8 gutxiago izan dira, eta Euskal AEko landetxeetako sarrera guztien % 12,3 izan dira. Ostatu-gauen kasuan, berriz, atzerritarrenak guztien % 11,9 izan dira, eta % 19,5 jaitsi dira 2022ko azaroarekin alderatuta.
Lurralde historikoak kontuan hartuta, sarrerak % 1,6 igo dira Araban, eta % 3,2 Gipuzkoan. Bizkaian, berriz, % 34,1 jaitsi dira. Ostatu-gauak urtetik urtera % 14,3 igo dira Araban. Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, behera egin dute (% 7,8 eta % 24,9, hurrenez hurren).
Euskal AEn, establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,18 egunekoa izan da 2023ko azaroan, hau da, aurreko urteko hilabete berekoaren oso antzekoa. Batez besteko egonaldiak ez du adierazten Euskal AEra etortzen diren bidaiarien egonaldiaren guztizko iraupena, gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopurua baizik.
Plazen araberako okupazio-mailak 0,8 portzentaje-puntuko jaitsiera izan du 2022ko azaroarekin alderatuta, eta % 13,7ra iritsi da. Gelen araberako okupazio-mailak, berriz, urtetik urterako 0,7 puntuko jaitsiera izan du, eta % 17,5era iritsi da.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2023ko azaroan 8.799 sarrera eta 39.713 ostatu-gau erregistratu dira. Datu horiek aurreko urteko azarokoekin alderatuta ikus daitekeenez, sarrerek % 1,7ko jaitsiera izan dute, eta ostatu-gauek, berriz, % 4,9ko igoera.
Apartamentu turistiko deitzen zaio ustiapeneko enpresa-unitate bakar batek bloke edo multzo gisa eskaintzen duen ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen erabilera turistikoko etxebizitzak, hau da, helburu turistikoetarako aldi baterako eskaini, merkaturatu edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 24,9 eta ostatu-gau guztien % 33,3 atzerritarrenak izan dira, eta urtetik urterako % 2,6ko eta % 13,3ko igoerak izan dituzte azaroan, hurrenez hurren.
2023ko azaroan, apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 4,51 egunekoa izan da Euskal AE osoan, hau da, 2022ko azarokoa baino handiagoa (4,23 egun 2022ko azaroan). Araban, establezimendu horietako batez besteko egonaldia 12,51 egunekoa izan da, Gipuzkoan 6,97 egunekoa eta Bizkaian, berriz, 2,50 egunekoa.
Plazen arabera, Euskal AEko okupazio-maila % 27,5era iritsi da azken hilabetean, eta 2022ko azarokoa baino 0,6 portzentaje-puntu txikiagoa izan da. Apartamentuen arabera, berriz, okupazio-mailak 0,8 portzentaje-puntuko igoera izan du, eta % 56,0ra iritsi da azaroan.
Euskal AEko aterpetxe turistikoei dagokienez, 2023ko azaroan sarrerek % 18,0ko jaitsiera izan dute urtetik urtera. Guztira, 9.966 sarrera eta 18.524 ostatu-gau izan dira. Bizkaian, 12.406 ostatu-gau erregistratu dira aterpetxe turistikoetan, Gipuzkoan 5.392 eta Araban 726.
2023ko azaroan, aterpetxe turistikoetako batez besteko egonaldia 1,86 egunekoa izan da Euskal AE osoan. Plazen araberako okupazio-mailak 3,1 portzentaje-puntuko jaitsiera izan du urtetik urtera, eta % 21,0ra iritsi da.