Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,1 jaitsi da Euskal AEn 2023ko ekainean, aurreko hilaren aldean, Eustaten datuen arabera. 2022ko hil berarekin alderatuta, kostuak % 3,4 igo dira.
Eraikuntzaren sektoreko kostuak berdin mantendu dira hiletik hilera; Obra Zibilekoak, berriz, % 0,1 jaitsi dira. 2022ko ekainarekin alderatuta, prezioak % 4,2 igo dira Eraikuntzan, eta % 0,2 Obra Zibilean.
Aurreko hilaren aldean (2023ko maiatza), lehengaien kostuak % 0,1 jaitsi dira, eta eskulanaren kostuak, berriz, konstanteak izan dira. Urtetik urterako balioetan, aldiz, lehengaien kostua % 3,8 igo da, eta eskulanarena % 2,1.
Lehengaien kostuak % 0,1 egin du behera hil batetik bestera Eraikuntzaren sektorean, baita Obra Zibilaren sektorean ere. Urtetik urterako bilakaeran, Eraikuntzako lehengaien kostuak % 4,9 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 0,3 jaitsi.
Honako azpisektore hauetan izaten dituzte igoerarik handienak 2023ko ekainean 2022ko ekainaren aldean Eraikuntzaren sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioek: Ez-metalezko meen industria (% 16,2), Zuraren eta kortxoaren industria (% 12,4), Kautxua eta plastikoa (% 10,9) eta Ez-metalezko meak (% 8,0). Aitzitik, hauek dira sektoreko lehengaiak diren produktuak ekoizten dituzten eta prezioen jaitsiera izan duten azpisektore nagusiak: Petrolioa fintzea (% 35,7 behera) eta Energia elektrikoa eta gasa (% 16,1 behera).
Bestalde, Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizeak % 0,2 egin du gora 2023ko maiatzean, aurreko hilarekin alderatuta, Eustatek emandako datuen arabera. 2022ko hil berarekin alderatuta, kostuek % 4,2 egin dute behera.
Eraikuntzaren sektoreko kostuek % 0,6 egin dute gora hilabete arteko terminoetan, eta Obra zibilekoek, % 1,1 behera. 2022ko maiatzarekin alderatuta, prezioak % 4,7 igo dira Eraikuntzaren kasuan eta % 2,3, Obra zibilaren kasuan.