UPV/EHUk irakasle-ikertzaileentzako lan eskaintza publikorik handiena onartu du
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak onartu ondoren, UPV/EHUk 285 plaza eskainiko ditu deialdi publikora, bai txanda irekian bai barne promozioan
Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak egindako bileran, irakasle-ikertzaileentzako 2023ko Lan Eskaintza Publikoa onartu zuen. Hau da euskal unibertsitate publikoak irakasle-ikertzaileentzako inoiz egin duen eskaintzarik handiena.
UPV/EHUk onartutako eskaintza honek bi multzo handi ditu: txanda irekia eta barne promozioa. Txanda irekian, guztira 229 plaza eskaintzen dira eta barne promozioan, 56. Plaza horiek oposaketara aterako dira, deialdiak gauzatu heinean. Txanda irekirako onartutako plazarik gehienak irakasle agregatuenak dira. Bestalde, barne promozioko plazen helburua da irakasle titularren eta agregatuen karrera akademikoa bultzatzea, irakasle katedradun eta irakasle oso kategoriara igotzeko.
Lan eskaintza publiko berriak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin hitzartu ondoren onartuak, 35 plaza gorde ditu I3 edo R3 akreditazioa duten irakasle-ikertzaileentzat (hau da: Ramón y Cajal edo Ikerbasque bikaintasuneko programetan parte hartu dutenentzat). Halaber, apustu sendoa egin da euskal unibertsitate ospitaletako plaza lotuak finkatzeko. Bestalde, nabarmentzekoa da aurreratu egin dela, aurreko ikasturtearen ildo beretik, lan eskaintzaren onarpena, aurreko ekitaldietan abenduan egiten baitzen.
Eva Ferreira errektorearen iritziz: “lan eskaintza publiko honek sendotu egiten du euskal unibertsitate publikoak jakintza arlo guztietan karrera akademiko erakargarriak eta kalitatedunak sustatzeko egindako apustu estrategikoa. Eskaintza horrekin gure helburu nagusietako batean, hau da, irakasle atxikiak arin egonkortzean, pauso garrantzitsu bat emango dugu. Gainera, barne promozioari dagozkion plazen kopuruak aurreko urteko eskaintzarenak bikoiztu ditu”.
Temas
Más en Sociedad
-
El niño de Gaza atendido en Osakidetza está en situación clínica estable
-
Protesta en el campus de la EHU de Vitoria-Gasteiz por los ceros en euskera de la PAU
-
Euskadiko Orkestraren 2026-2027ko denboraldi sinfonikoaren abonamenduak salgai daude
-
El Gobierno Vasco edita una guía para combatir el maltrato económico y el abuso financiero a mayores