Ezagutzen dituzu zure hizkuntza-eskubideak?

Euskadiko herri-administrazioekiko harremanetan euskaraz jarduteko eta arreta euskaraz jasotzeko eskubidea du euskal herritarrak. Hori Euskararen Erabilera Normalizatzeko 10/1982 Oinarrizko Legean onartu zen esplizituki, eta, ondoren, Osakidetzari aplikatzekoak zaizkion hainbat lege-xedapenetan azaldu da:

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko 67/2003 Dekretua

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko 123/2008 Dekretua

Euskadiko osasun-sisteman pertsonen eskubideen eta betebeharren adierazpena onartu zuen 147/2015 Dekretua

Halaber, Europako Kontseiluak hizkuntza-eskubideen aitortza egin zuen 1992an, Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunean.

Osakidetzan, nola erregistra dezakezu zure lehentasunezko hizkuntza? "Osakidetzan aukera daukazu harremanak EAEko zein hizkuntza ofizialetan nahiago dituzun erregistratzeko. Horretarako, 3 bide dituzu: Osasun-zentroko harrera-zerbitzuan; Kontsultan eta Osasun Karpetaren bidez.

Bestalde, Zer laguntza-tresna dago Osakidetzan euskaraz lan egiteko?

Osakidetzak askotariko tresnak jartzen ditu arlo sanitarioko profesionalen esku, pazienteak euskaraz artatu eta eguneroko lanean euskaraz ari daitezen. Adibidez, badira hainbat arlo profesionaletako euskarazko gidaliburuak, hiztegi terminologikoak, testu klinikoetan espezializatutako itzultzaile automatiko neuronala, eta abar.

Osasun-eremuko euskal testuak estilo homogeneoan idazteko, Osakidetzaren euskarazko estilo-liburua dago.