Síguenos en redes sociales:

Ertzaintzak telefonoz, SMS bidez, egiten ari diren iruzur berri batez ohartarazi nahi du

Ekainaren amaieran eta uztaileko lehenengo egunetan, Ertzaintzako ikerketa-taldeak telefonoz, SMS bidez, egiten ari diren iruzur berri bat detektatu du.

Ertzaintzak telefonoz, SMS bidez, egiten ari diren iruzur berri batez ohartarazi nahi duDNA

Ertzaintzak telefonoz, SMS bidez, egiten ari diren iruzur berri batez ohartarazi du gaur.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Ertzaintzak jakinarazi duenez, iruzur honetan, modus operandi berdina jarraitzen dute iruzurgileek: biktimak telefono mugikorrean SMS bat jasotzen du (+34 aurrezenbakia duen zenbaki batetik), era honetako testu batekin: “Hola mama, mi teléfono está roto, este es el número nuevo. ¿Puedes mandarme un wasap?”. WhatsApp bidez harremanetan jartzean, ustezko iruzurgileek bankuko transferentzia telematiko bat, diru-kopuru txiki bat, eskatzen dute. Biktimak eskatzailea semea/alaba dela interpretatzen badu eta transferentzia telematikoa egiten badu, iruzurra burututa dago.  

"Egiaztatu da SMS asko bidali direla, eta datu faltsuekin edo hirugarren pertsonei usurpatutakoekin lotutako telefono mugikor ezberdinetatik bidali dituztela", esan du haur Ertzaintzak.

Azkenik, gertaera honen aurrean, Ertzaintzatik honako gomendio hauek eman dituzte gure telefono mugikorren bidez egiten diren era horretako iruzurrak saihesteko:

  • Inoiz ez klikatu igorle ezezagun edo susmagarri baten SMS bateko esteketan.
  • Ez jarraitu gure telefonora iristen zaizkigun estekak, horien jatorriaz zalantza egiten badugu.
  • Sartu aurretik, egiaztatu url helbideak.
  • Ez jaitsi biltegi ofizialetan ez dagoen aplikaziorik.
  • Ez eman datu pertsonalik egiaztatu gabeko telefono-deien bidez.
  • Inoiz ez klikatu igorle ezezagun edo susmagarri baten SMS bateko esteketan.
  • Filtratu igorle ezezagunen SMS spamak izan daitezkeenak.