1.307 ikasle aurkeztuko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdira UPV/EHUn
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioak bi fase ditu
Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.225 ikasle eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten beste 82 matrikulatu dira, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) ezohiko deialdiarako. Azterketak uztailaren 5an hasiko dira. Guztizkoa, 1.307, iazkoa baino pixka bat handiagoa da: 2022an 1.261 ikasle matrikulatu ziren ezohiko USEra. Aurten, beraz, % 3 igo da matrikula. USE hiru egunetan zehar egingo da, ostiralera arte, hilak 7, UPV/EHUren hiru campusetan.
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioak bi fase ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide faseak helburu hau du: ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtzea. Honako bost azterketez osatuta dago: Gaztelania eta literatura; Euskara eta literatura (bihar USE ezohikoa irekiko duen azterketa); Espainiako historia; lehenengo atzerriko hizkuntza; eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko gaia. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke.
Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari edo Heziketa Zikloari dagokio eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu.
Onarpen fasea borondatezkoa da Ikasleak edozein irakasgai aukeratu ahal du Batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Nota igotzeko ere balio ahal dute sarbide fasean egindako irakasgaietako batzuek.
Temas
Más en Sociedad
-
Las hijas de Isak Andic declaran en la causa contra su hermano por presunto homicidio
-
Art & Music Summer Edition hasiko da asteazken honetan Guggenheim Bilbao Museoaren terrazan
-
Las dudas éticas frenan a los periodistas vascos en el uso de la IA
-
La expareja de la mujer hallada en un pozo en Málaga confiesa el crimen