Gorbeiako parketxeak jarduera bat antolatu du Sarriako atsedeguneko- eremuan dauden tximeleten oasiak prestatzeko
Esku hartzea martxoaren 22an egingo da
Gorbeiako parketxeak jarduera bat antolatu du datorren asteazkenerako, Sarriako atsedeguneko-eremuan dauden tximeleten oasiak prestatzeko. Hala, Arabako Foru Aldundiak gaur jakinarazi duenez, antolatutako jarduera horren helburu nagusia da, hain zuzen ere, parketxearen inguruan dauden tximeleten oasiak udaberrirako leheneratzea eta doitzea.
"Helburu nagusia parketxearen inguruan dauden tximeleta oasiak lehengoratzea eta udaberrirako prestatzea da. Horietako bat iaz jarri zuten, Zerynthia eta Asafes elkarteekin batera. Horretarako, Micaela Portilla Eskolak bere instalazioaren zati bat lagako du, Murgiako ikastetxeko ikasleek erabil dezaten ingurumen hezkuntzako jarduera berezi hori gauzatzeko. Egun horretako jardueraren helburua gune horiek birgaitzea izango da", azaldu dute gaur Arabako Foru Aldundiatik.
Micaela Portilla prestakuntza zentroa Añanako Kuadrillaren mende dago, eta, Arabako Foru Aldundiarekin, Lanbiderekin eta Vital Fundazioarekin lankidetzan, langabeen lan aukerak eta laneratzea hobetzea du helburu, eta, horretarako, hiru profesionaltasun ziurtagiri eskuratzeko ikastaroak eskaintzen ditu. "Zehazki, eskolako Basogintzako Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratzeko ikastaroko ikasleak egun horretan bertan hainbat lan praktiko egitera hurbilduko dira; besteak beste, hiru fruta arbola landatuko dituzte oasien inguruan, lepidopteroak erakartzeko funtzioa indartzeko. Horrez gain, atsedengunearen behealdean pagoak landatzea aurreikusita dago, unea iristen denean pagadia berritzeko eta espazio horren etorkizuna bermatzeko", ondorioztatu dute.
Temas
Más en Sociedad
-
Unos 2,4 millones han solicitado la nacionalidad con la 'ley de nietos', más del doble que con Memoria Histórica
-
Getxo 'Circo a escena' zirkuituan sartuko da lehenengo aldiz
-
Adiós a las cajas de 30 pastillas: Sanidad reduce los envases de antibióticos para luchar contra las superbacterias
-
Aspanovasek haurren minbizia ikusarazteko jardunaldi solidarioa egingo du maiatzaren 10ean Leioan