Gasteiz klimaren neutraltasunerantz Arabako nekazaritzan
Arabako Foru Aldundiak jardunaldi bat antolatu du Arabako GEN i AGRO proiektu pilotua aurkezteko
Helburu argi batekin: ingurumenaren edo ustiategien aztarna aztertzea eta ingurumena mantentzeko egiten dituzten ekarpenak datuekin erakustea. Helburu horrekin, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Gen i Agro Alavés proiektua aurkeztu dute gaur. Proiektua bi erakundeena da, eta bertan parte hartzen dute Neiker zentro teknologikoak eta Uaga, Abere eta Garlan elkarte sektorialek.
Hala, proiektu honen aurkezpenean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek azaldu duenez, “proiektu hau proiektu pilotu bizi, ireki, eskalagarri eta lankidetzakoa da, eta aukera emango du Arabako nekazaritza sektoreko ezagutza, berrikuntza, digitalizazioa eta modernizatzea partekatzeko; horrela, Euskadin joera markatuko du, karbonoan neutroa den lurralde gisa posizionatzeko, eta Europan erreferentzia izateko. Aintzat hartu behar da lehen sektoreko jasangarritasuna lortzeko oinarria direla bizi-zikloen inbentarioetako datuen gordailua eta Euskadiko nekazaritzako elikagaien produktuetarako dagokion bizi-zikloaren analisia".
Bestalde, eta ildo beretik,Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako diputatu Eduardo Aguinacok gaineratu duenez, “elikagaien segurtasuna bermatu nahi da, klimaren edo biodibertsitatearen aldeko ekintza arriskuan jarri gabe". "Hau da, elikadura sistemaren ingurumen eta klima aztarna murriztea Araban. Eta trantsizio global horrek nekazaritza lehiakorra eta iraunkorra bilatzen du hiru ikuspegitatik: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa. Beraz, gakoa da gutxiagorekin gehiago ekoizteko gai izatea. Inpaktu gutxiagorekin eta bizi-zikloen eta zoruen baliabide eta praktika endogenoak aprobetxatuz. Aukera hau aprobetxatu behar dugu Araba abangoardia izan dadin arlo honetan, eta praktika horien ezarpena eta ezagutza lideratu ditzan”, ondorioztatu du.
Temas
Más en Sociedad
-
Joseba Irazoki, Alondra Bentley, Raul Lomas eta Oriol Pares izango dira Gasteizko Montehermosoko Klaustro Sounds zikloan
-
nanoGUNE zentroak udan praktikak egiteko eskaerak aurkezteko epea ireki du otsailaren 8ra arte
-
La Ertzaintza no multará por no llevar la baliza V16, por el momento
-
Donostiako Udalak ekintza bereziak antolatu ditu San Sebastian eguneko banderaren igoeraren mendeurrena ospatzeko