Euskadiko desberdintasuna jorratzen duen monografikoa
Gaur, desberdintasunari buruzko jardunaldi bat ospatu da
Dagoen desberdintasunari buruz hitz egitea eta eztabaidatzea, izena eta aurpegia jartzea eta konponbideak eskaintzea. Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak Dimentsioak desberdintasunetik abiatuta izeneko jardunaldia antolatu du Bizkaia Aretoan, desberdintasunaren aurkako borrokarekin jarraitzeko anbizio handikoak eta funtsezkoak diren hainbat helbururekin.
Topaketa honetan Zabaldu #1Dimentsioak desberdintasunetik monografikoa aurkeztu da. Hauxe da Zabaldu argitalpen-bildumaren lehen alea. Honen helburu nagusia Euskadiko aniztasunari buruzko hausnarketa soziologikoa egitea da, zentzurik zabalenean. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Nerea Melgosa sailburuak zuzenduta, gaur azaldu duenez, hainbat zientzia-arlotako adituek desberdintasuna sortzen duten eta kolektibo, gizarte-talde edo pertsona jakin batzuei eragiten dieten ardatzei buruzko ondorioak aurkeztu dituzte. Era berean, jardunaldian parte hartu duten hizlariek desberdintasunaren, aniztasunaren eta tratu-berdintasunaren kontzeptuei buruz eztabaidatu dute, baita gorroto-delituei buruz ere, ikuspegi soziologiko eta juridiko batetik.
Zabaldu # 1 Dimentsioak desberdintasunetik monografikoa, Ikuspegik koordinatu du. Behatoki hori 2004. urtetik ari da lanean, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin lotuta dago. Helburu nagusia da migrazio-fluxuek Euskadin duten eragina ezagutzea, aztertzea eta balioestea, bai eta aniztasunaren esparruan ikerketak egitea ere, zentzurik zabalenean
Temas
Más en Sociedad
-
El mes de abril fue "muy seco" en Euskadi con récords de temperaturas y "noches tropicales" en el litoral
-
Detenido en el aeropuerto de Miami el exmarido de la mujer estadounidense desaparecida en Madrid
-
La UPV suspende un curso de astrología: "La universidad rechaza la pseudociencia"
-
Hospitalizado por un brote psicótico Conde-Pumpido hijo tras un altercado en Mediaset y dar positivo en un test de drogas