Euskaltzaindiak 2021eko hitza aukeratu du: aldaera
- Euskaltzaindiak eta UZEIk 2021eko hitza aukeratu dute, hain zuzen, aldaera. Lehen aldia da Euskaltzaindiak eta UZEIk urteko hitza elkarrekin hautatzen dutela. Euskarazko lexikoaren jarraipena egiten du egunez egun Akademiaren erakunde atxikia den UZEIk. Horretarako, nagusiki, komunikabideak arakatzen ditu, lexikoa eguneratua izatea ezinbestekoa baitzaio hizkuntza naturalaren prozesamenduan oinarritutako tresnetarako. Eguneroko jarraipen horretan oinarrituta hautatu da 2021eko hitza.
Euskararentzat, aldaera ez da hitz berria. Euskaltzaindiaren Hiztegian jasota dago lehendik ere, baina azken hilabete hauetan ohiz kanpoko erabilera izan du pandemiaren harira. Izan ere, aurten ere covid-19a izan da albiste nagusienetako, besteak beste birusaren aldaera berriek pandemiaren beraren bilakaeran duten garrantzia dela eta. Dagoeneko, covid-19a eragiten duen SARS-CoV-2 birusaren aldaera ugari identifikatu dituzte zientzialariek mundu osoan zehar. Gaixotasun edo patogeno berrien izenetan erreferen-tzia geografikorik ez erabiltzea gomendatzen du Osasunaren Mundu Erakundeak.
Temas
Más en Sociedad
-
El desmantelamiento de la nuclear de Garoña avanza con seguridad
-
Denuncian el desahucio de una mujer víctima de violencia de género y de su hijo en Córdoba
-
Buscan a un hombre que agredió a su expareja en Pontevedra y escapó con su bebé
-
Thomas Partey pierde el recurso contra la denegación del visado por parte de Canadá