- "Elikagaien etiketak ulertzea ez da beti lan samurra; askotan, nahasi egiten dira nahitaez jarri beharreko informazioa eta elikagai industriak gure arreta erakartzeko baliatzen dituen marketin estrategiak". Hitz horiekin, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) gida bat aurkeztu du, erosten diren elikagaien etiketak ondo ulertzen ikasteko.
"UPV/EHUren argitalpen hau etiketetan agertzen den informazio guztia ulertzeko gida bat da, eta ongi jakiteko erosten dugun hori benetan nahi edo kontsumitu nahi dugun hori dela", gaineratu dute. Horrela, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak Badakigu zer erosten dugun? Elikagaien etiketak ulertzeko gida praktikoa liburua argitaratu du. Lana UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientzien Saileko Nutrizio eta Obesitateari buruzko taldeko ikertzaile hauen emaitza da: Leixuri Aguirre Lopez, Maria Arrizabalaga Lopez, Maria del Puy Portillo Baquedano eta Itziar Eseberri Barace. Halaber, Aguirre, Portillo eta Eseberri doktoreak Sareko Ikerketa Biomedikoaren Zentroko (Ciber) kide dira -Karlos III.a Osasun Institutuari atxikitako zentroa-, Obesitatearen Fisiopatologia eta Nutrizioaren eremuan, bai eta Bioaraba Ikerketa Sanitarioko Institutuko kide ere. "Erosten ditugun elikagai gehienak, soltean edo ontziratu gabe erosten ditugunak izan ezik, etiketarekin datoz. Kontsumitzailearentzako informazioari buruzko Europako arauak erregulatutako informazioa jasotzen da etiketetan eta, askotan, informazio hori ez da ulertzen erraza", esan eta erantsi zuten EHUtik aurkezpenean: "Horregatik, etiketetan nahitaez agertu behar duen informazioari buruzko oinarrizko ideiak jasotzen dira gida honetan; adibidez, iraungitze data eta kontsumo data lehenetsia desberdintzen lagunduko duena, edota osagaien zerrendako osagaiak nola jasota dauden ongi interpretatzeak zenbateko garrantzia duen azaltzen duena".
Bestalde, modu erraz eta praktiko batean azalduta daude ekoizleek, aukeran, batzuetan beren produktuetan eransten dituzten nutrizio eta osasunari buruzko adierazpenen esanahia eta erregulazioa. "Arlo horretako legedia ulertzen zaila gerta daitekeenez, gida honen bidez hori erraztea da helburua, azalpen eta adibide praktikoekin, aurrerantzean gure beharrekin eta itxaropenekin ondoen datozen produktuak aukeratu ditzagun", azpimarratu zuten.
Jarraibide eta erraztasun horiez gain, kontsumitzaileak uneoro jakin dezan zer erosi behar duen edo zer erosten duen elikagaien etiketen irakurketari esker, osasuntsuak diruditelako baina osasuntsuak ez direlako nahasmena sortzen duten produktuen adibide batzuk ere azaltzen dira liburu honetan: "Horretaz gain, zenbait produkturen adibideak ematen dira, non elikagaien industriak erabiltzen dituen estrategiak edo amuak kontsumitzailea nahas dezaketen haiek aukeratzeko orduan. Benetan produktu hori da behar duguna edo kontsumitu nahi duguna? Guztiz ongi dakigu zer aukeratzen dugun?", adierazi zuten. Azkenik, nori zuzenduta dago liburua? "Esan behar dugu gida hau populazioarentzat oro har dela. Halaber, osasun zientziekin lotutako graduetako ikasleek ere informazio garrantzitsua jaso ahalko dute euren prestakuntzarako", ondorioztatu zuten.
Liburu berria. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak Badakigu zer erosten dugun? Elikagaien etiketak ulertzeko gida praktikoa liburua argitaratu du. Lana UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientzien Saileko Nutrizio eta Obesitateari buruzko taldeko ikertzaile hauen emaitza da: Leixuri Aguirre Lopez, Maria Arrizabalaga Lopez, Maria del Puy Portillo Baquedano eta Itziar Eseberri Barace. Halaber, Aguirre, Portillo eta Eseberri doktoreak Sareko Ikerketa Biomedikoaren Zentroko (Ciber) kide dira -Karlos III.a Osasun Institutuari atxikitako zentroa-, Obesitatearen Fisiopatologia eta Nutrizioaren eremuan, bai eta Bioaraba Ikerketa Sanitarioko Institutuko kide ere.
Praktikoa. Modu erraz eta praktiko batean azalduta daude ekoizleek, aukeran, batzuetan beren produktuetan eransten dituzten nutrizio eta osasunari buruzko adierazpenen esanahia eta erregulazioa. "Arlo horretako legedia ulertzen zaila gerta daitekeenez, gida honen bidez hori erraztea da helburua, azalpen eta adibide praktikoekin, aurrerantzean gure beharrekin eta itxaropenekin ondoen datozen produktuak aukeratu ditzagun", azpimarratu zuten Euskal Herriko Unibertsitatetik.
"Elikagaien etiketak ulertzea ez da beti lan samurra; askotan, nahasi egiten dira nahitaez jarri beharreko informazioa eta elikagai industriak gure arreta erakartzeko baliatzen dituen marketin estrategiak". Hitz horiekin, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) gida bat aurkeztu du, erosten diren elikagaien etiketak ondo ulertzen ikasteko.