Euskal Encounterra sarean egingo da aurten
- Euskal Encounter informatika topaketa sarean egingo da aurten, horretarako uztailaren 24tik 26ra bitartean 5.088 plaza birtual eskainiz. Gainera, Euskaltel fundazioak ekitaldi honen sustraiak ekarri ditu bueltan, antolatzaileak Urretxuko Ederrena frontoian bilduko direlako topaketaren esparru guztiak koordinatzeko, lehen 1994an Euskal Encounterra egin zen leku berean alegia (36 parte hartzaile bildu ziren edizio horretan, 25 ordenagailuren inguruan). Gaur, uztailak 7, aurretiko izen-ematea egin ahal izango da euskalencounter.org webgunean, eta ostegunean erreserbak egiteko parada egongo da, hots, uztailaren 9an.
Sarean egingo bada ere, topaketak egitarau zabala izango du hiru egunetarako, besteak beste, prestakuntza eta jolas jarduerak, arte digital, eta programazio zein bideo joko arloetako lehiaketak. Teknologia berriekin lotutako enpresak biltzen dituen espazio irekia ere mantenduko da, hau da, Opengunea. Bertan, doako jarduera ludikoak eta hitzaldiak eskainiko dira, interesa duten guztien-tzat.
Temas
Más en Sociedad
-
Euskadi, Nafarroa e Iparralde renuevan su pacto para dar oxígeno al euskera
-
Salud pide al Ministerio agilidad para financiar una terapia para la enfermedad de mariposa
-
Por fin queda prohibido crear imágenes sexualizadas generadas con IA
-
Los contactos de hantavirus de Alicante y Barcelona recibirán visitas si confirman su negativo en otra PCR