LOMCEarekin amaitzeko eskaera Madrilen
Cristina Uriarte Isabel Celaa Hezkuntza ministroarekin bildu zen atzo, eta eztabaida luzea mantendu zuten
madril - Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Isabel Celaa Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroa Madrilen bildu ziren atzo hezkuntza arloarekin lotutako gaurkotasun gaiak aztertzeko, eta, horien inguruko diagnostikoak elkarrekin partekatzeko.
Abiapuntu gisa, Uriartek Euskadin inklusibitatearen eta gizarte kohesioaren aldeko apustua egiten ari dela helarazi zion Celaari, honekin bat gobernuen arteko lankidetza ezinbestekoa dela gogoratuz. Dena den, laster sartu zen tartean Hezkuntza Legea; Uriartek LOMCE baliogabetzeko eta azken urteetan honek eragindako ziurgabetasunari amaiera emateko ordua dela gogoratu zuen: “Lege horren edukietako askok Euskadik hezkuntza arloan dituen eskumenak urratzen dituzte, eta horregatik, beharrezkoa da gehiengo berri batek aldaketa sakonak adostea, hezkuntza-kalitatea hobetzen jarraitu ahal izateko”. Zentzu horretan, Euskadik ebaluazio-sistema propioa garatzeko lanean jarraitzen du. Uriarteren esanetan, “premia hori ezin du mugatu hezkuntza-komunitateak arbuiatutako lege batek”.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren helburua eztabaida lasaia, gogoetatsua eta arduratsua burutzea izan zen atzokoan, azken urteetan bultzatutako judizializazioa baztertzeko asmoz. “Eusko Jaurlaritzarentzat oso larria da, oraindik ere, beken kudeaketan 30 urte baino gehiago eman ondoren, euskal gizarteak bere buruari eman dion beka-sistema uniformizatu nahi izatea”, salatu zuen Hezkuntza sailburuak. Izan ere, sistema horren bidez, Euskadi Estatuko eskola-uzte goiztiarraren tasarik baxuena izatera iritsi da, eta beka sistemaren aurkako helegiteak Uriartek ez ditu partekatzen. - Unai Gonzalez
Más en Sociedad
-
Minbiziaren Aurkako Ikaskuntza-Zerbitzua Gela sortuko dute
-
Se suspenden las restricciones para la circulación de camiones en Euskadi este jueves
-
Muere un turista alemán de 23 años precipitado desde un hotel en Palma
-
Un niño de 4 años, herido al ser atacado por un 'rottwailer' sin bozal en el barrio de Salamanca