gasteiz - Emakunde Sariaren 2019. urteko ediziorako hautagaiak aurkezteko epea urriaren 3ra bitarte egongo da irekita. Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko edota juridikoei jendaurreko aitortza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea. Halaber, emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzeko egindako lanetan nabarmendu direnak eta sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna sustatzeko egindako lanetan nabarmendu direnak aintzatestea da sariaren beste helburuetako bat, Emakundek jakinarazi duenez. Emakunde Sariaren diru kopuru gordina 14.400 euro da, eta esan bezala, hautagaiak aurkezteko epea urriaren 3an amaituko da. Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziren 2006ko ediziora arte. Sari bakarra ematen denetik, hauek izan dira sarituak: Mari Jose Urruzola 2006an, Bagabiltza elkartea 2007an, Bizkaiko Emakumeen Asanblada 2008an, Lilaton taldea 2009an, Teresa del Valle 2010ean, Irun eta Hondarribiako Alarde mistoak 2011n, Bilboko Asistentzia Psikosozialerako Moduluak 2012an, etab... - DNA