donostia - Aldi berean ikastea eta lan egitea posible ote? I Nazioarteko Biltzarra. Unibertsitate Formakun-tza Duala Goi Hezkuntzako Europar Esparruan ospatu zen atzo Donostian, Universitat de Lleida, IMH (Fabrikazioaren Zentro Aurreratua) eta UPV/EHUren eskutik. Egunean zehar, gaiaren inguruko aditu ezberdinek euren esperien-tziak eta ikuspuntuak azaleratu zituzten Carlos Santamaría zentroan.

Sinposioari hasiera eman zion EHUko errektore den Nekane Balluerkak. Kongresuaren balioa azpimarratu zuen lehendabiziki errektoreak, era berean, Formakun-tza Duala mende honetako hezkun-tzaren praktikan “funtsezko eredua” dela nabarmenduz. Eredu honekin bat etorri zen Balluerkarekin batera Kongresua aurkeztu zuen Cristina Uriarte sailburuak. “Formakuntza Dualaren uztarketak esperientzia akademiko batekin, duala izan edo ez, nazioarteko mailan, formakun-tza eredu berritzaile eta irmoa eskaintzen du”, adierazi zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuak.

Kongresuan ezagutzera eman ziren ostera Formakuntza Duala baliatuz arrakasta izan duten erakundeen kasuak: Formasup Nord Pas de Calais (Frantzia) eta Alemaniako Duale Hochshule Baden-Württemberg Mosbach (DHBW). Horiekin batera, Formakuntza Dualean dabiltzan enpresen eta ikasleen bizipenak partekatu ziren, eta UPV/EHUk eta Lleidako Unibertsitateak gaurko eta etorkizuneko jarduera-ildoak plazaratu zituzten.

Aurkezpenera bueltatuz, Formakuntza Duala beste hezkuntza ibilbide batzuetan hedatuta dagoen bezala, Unibertsitatean oraindik dauka asko garatzeke. “Hezkuntza eredu batean hain ezberdinak diren unibertsitate eta enpresa bezalako agenteak konbinatzeak espazio fisiko ezberdinen kontzilioa dakar, norabide berdinean mendeetan zehar bananduta hazi diren lan-kulturak lerrokatzearekin batera”, azaldu zuen Balluerkak.

17.30ean itxi zen goizeko 9.00etan martxan jarritako Kongresua. Klausura horretan Gipuzkoa “lurralde duala” dela aldarrikatu zuen Markel Olano Gipuzkoako jarduneko ahaldun nagusiak. Aldarrikapen horren harira, formakuntza dual unibertsitarioak aurrera egin dezan, enpresa eta unibertsitateei “elkarlanean” jarraitzeko deia egin zien. Izan ere, Olanoren arabera, industria gipuzkoarraren etorkizunerako elementu “kritikoa” da trebakuntza duala.