GASTEIZ. Mugarik Gabe garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak proposatu zuen Lolita Chavezen hautagaitza, eta epaimahaiak saritu du "bizitza eta bere balioekin zintzoa den gizarte bat eraikitzeko lurraldea defendatzeko egindako borrokarengatik eta giza eskubideak eskuzabaltasunez aldezteagatik".
Garapenerako lankidetzaren Ignacio Ellacuria saria Eusko Jaurlaritzak ematen du, Elankidetza Lankidetzaren EuskalAgentziaren bidez. Euskadiko eta Euskaditik kanpoko erakundeek, kolektiboek eta pertsona indibidualek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko borrokan eta pobrezia ezabatzeko borrokan egindako ekarpena aitortzea du helburu, euskal gizartea eta nazioarteko gizarte sentsibilizatze aldera.
Epaimahaiaren arabera, giza eskubideen alde eta, bereziki, Guatemalako herri indigenen eta emakumeen alde egindako lanarengatik nabarmendu da Chavez. Hain zuzen ere, 87 komunitate biltzen dituen Pueblos K'iche' por la
Defensa de la Vida, la Madre Naturaleza, la Tierra y el Territorio (CPK) delako kontseiluan egiten duen lanaren ondorioz istilu ugari izan ditu Guatemalako Gobernuarekin, bere bizitza arriskuan jartzeraino, eta horren ondorioz 2017ko ekainetik Euskadin bizi da Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Baterako Babesteko Programaren babesean.