DONOSTIA. Hain zuzen, Foru Aldundiak jakinarazi duenez, elkarte horrekin duen lankidetza hitzarmenak, zeinetan Gasteizko Udalak ere parte hartzen duen, "arazo onkologikoak dituen semeak edo alabak tratamendua Arabako hiriburutik kanpo joan beharra duten familiei ematea da".
Horrez gain, adingabeen eta ingurukoen bizi kalitatea ere hobetu nahi da, "seme-alaben gaixotasunak familiaren errentari dakarzkion ondorio negatiboak arinduz".
Kontuan izan behar da familia horiek hilean 500 eurotik 900 eurora arteko gastuari aurre egin behar diotela minbizia duen adingabeari arreta emateko.
Askotan, gurasoetako batek lana uzten du gaixo dagoen semea edo alaba artatu ahal izateko, edo medikuaren baja eskatzen du depresioa edo bestelako arrazoiak direla eta, edo arazo onkologikoak dituen adingabea zaintzeko prestazio ekonomikoari heltzen dio.
Euskal Herriko Onkologia Pediatrikoko Unitatea Gurutzetako ospitalean dagoenez, Aspanafoa elkarteko eragindako familia gehienek ospitale horretara joan behar izaten dute seme-alabek behar duten arreta medikoa jaso ahal izateko. Halaber, medikuen erabakiz, batzuek Donostiara edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora ere joan behar izaten dute.
Luzatutako hitzarmen horri esker, zeinetara Arabako Foru Aldundiak aurten 5.200 euroko zenbatekoa bideratuko baitu, Aspanafoa elkarteko kide diren familiek eguneko sariak jaso ahal izango dituzte EAE barruan lekualdatzeko, eta ostatua ere ordainduko zaie ospitaleratu behar izanez gero.
OSTATU
Gurutzetan arreta jasotzen duten Arabako eta Trebiñuko Konderriko familia gehienek ostatu hartzen dute Aspanovas Bizkaia elkarteak duen etxebizitzan. Hala ere, batzuetan ez da denentzako lekurik egoten baliabide horretan, eta beste nonbait geratu behar izaten dute.
Ebakuntza kirurgikoak edo hezur muineko transplantea egiteko Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora joan behar duten familien kasuan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ematen dituen laguntzen subsidiarioa eta osagarria izango da Arabako Foru Aldundiaren laguntza.