Iazko ikasturtean irakasleen artean ikusi zen zerbait egin behar zela beraien aztoramena lasaitzeko eta gelako egoera hobea izateko. Horretarako aukera desberdinak aztertzen aritu ondorenen, konturatu ginen gurasoen artean aukera genuela horrela ekintzaren bat antolatzeko eta berarekin jarri ginen harremanetan. Bere erantzuna hasiera batetik oso baikorra eta irekia izan zen eta proposamen bat luzatu zigun, non lehenik irakasleok formatu behar genuen , gero gure ikasleekin lan-tzeko. Eta hortik bideratu genuen gure ikasturteko prestakuntza instituzionala.
Urria, azaroa eta abenduan zehar egin zen ikastaroa. Ikasleekin hasi baino lehenago bera etorri zitzaigun ikasleekin saioak egitera, horrela irakasleok hobeto ikusteko eta lasaiago abian jartzeko proiektu hau.
Ongizate horretarako arnasketa eta meditazioaren teknikak erabiltzen dira eta ondorenen horien azalpen batzuk azaltzen ditugu beraien onura batzuk ere aipatuz.
Arnasketa Gure arnasketa menperatzea oso garrantzitsua da, kontrol mentala izaten laguntzen duelako eta ondorioz gure etorkizuna ere zuzendu dezakegulako.
Garunak gorputzeko beste edozein organok behar duena baino oxigeno kopuru hirukoitza behar du eraginkorki funtzionatzeko. Gorputz nekatu bati energia emateko modurik azkarrena arnasketa sakon eta erritmiko bat egitea da (gela ongi aireztatua egotea ezinbestekoa da).
Meditazioa Meditazioaren helburu nagusia da kontzientzia esnatzea eta horretarako nahikoa da bost minutu geldirik eta begiak itxita ditugula egotea, bizkarra zuzen eta atentzioa barrura eramanez.
Onurak Ikasleak meditatzerakoan eta arnasketaren bidez lortuko duen onura batzuk hauek dira:
-Arduratsuagoa izanen da: bere gauza materialekin, emozioekin, bere bizitzarekin eta zoriontasunarekin.
-Jakinduria, enpatia eta errukia izateko gaitasuna garatuko ditu.
-Bere burua gehiago maiteko du.
-Hobeto kontzentratzeko gai izanen da, despistatu gabe fokua benetan desiratzen duenari jartzeko gai izanen delako.
-Kezka eta estres gutxiago izanen du.
-Inpultsibitate gutxiago izanen du.
-Autoestimua gehiago edukiko du, bere buruarekiko konfiantza eta ziurtasun gehiago.
-Bere errendimendu akademikoa hobetuko du.
-Bere emozioak hobeki kudeatuko ditu.
-Giza harremanetan eta naturarekiko harremanetan hobetuko da.
-Oldarkortasuna gutxituko zaio.
-Bizitzan heldu zaizkion gertaera gorabeheratsuak hobeto onartzen ikasiko du, horrela zailtasunei eta frustrazioei aurre egiteko gaitasuna garatuz joanen da.
-Zoriontsua izanen da.
-Heldutasun sendoago bat izateko oinarriak jarriko ditu.