Ikastolan aurretik lantzen zen ideia berreskuratuz 2012an Hizkuntzetan lantzen ziren testuak eta teknologia berriak elkarrekin lotuta lanean hasi ginen 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutil guztiak. Asteazken arratsaldetan izaten da saioa 14.00etatik 15.30tara. Euskaran, gaztelanian eta ingelesean ikasitako testuak idazten ditugu ondoren argitaratzeko Eguzkilore astekarian (neguan) edo bestela Arangoiti irratian (udaberrian) argitaratzen ditugu.

EGUZKILORE ALDIZKARIA ARGITARATZEKO LAN SAIO BATEN KRONOLOGIA Aurretik eginda dauden taldeak astero biltzen gara. Hiru kide edo lagun izaten gara.

?Ikasle guztion artean asteko gaia aukeratzen dugu. Oraingoa, idazten ari garena, astero egiten duguna izan da, zaila gero.

?Multzokatutako testuak taldeen artean banatzen ditugu eta taldeak berriz, partaideen artean banatzen ditu testuak.

?Gure koadernoetan idazten dugu eta irakasleek zuzentzen dute.

?Behin zuzenduta dagoenean ordenagailura pasako dugu testua. Lainoan lan egiten dugu, drivean pasatzen ditugu testuak.

?Ondoren bigarren zuzenketa egiten da eta taldeka testuak maketatu eta argitaratuko dira Canva izeneko plataforman.

?Horrela argitaratzen da aldizkaria, irratian berriz koadernoan zuzenduta dagoenean argitaratzen dugu grabatuz gure programak.

IRRATIA/ASTEKARIA EZ ALA BAI? Aspaldiko eztabaida da ikasleen irratsaioena eta guk bildu nahi izan dugu galdera batean. Guraso ba-tzuei ez zaie gustatzen ikastolan irratsaioak edota aldizkaria prestatzea beste batzuei berriz ikaragarri. Alde batekoek diote denbora galtzea dela eta ez direla horrela hizkuntzak ikasten, eguerdietan ez duela bazkaltzeko denborarik ematen. Batzuk diote ez dutela aukerarik entzuteko irrati programak. Aldekoek berriz, norberaren hitz egiteko gaitasuna eta IKTresnak erabiltzeko gaitasuna hobetzen dela diote eta ez dugula inoiz etxerako lana eramaten egiteko ardura izaten dugula.

Zuen iritzia jakin nahi dugu? hi-tzontziak@gmail.com helbidean gaituzue.