DONOSTIA. Konpainiak jakinarazi duenez, salmenta aretoak 1.500 metro koadro ditu, ohiko atal guztiekin: harategia, urdaitegia, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Halaber, zenbait atal berritu daude: produktu freskoak (adibidez, arrandegia, non lonjatik zuzenean ekarritako arraina salduko baita), labeko solteko produktuak eta fruta eta barazkiak. Era berean, saltokiak atseden eremuak eta aldagelak ditu langileentzat, bai eta lantaldearen etengabeko trebakuntzarako areto bat ere.

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 09.15etik 21.15era. Gainera, 330 ibilgailu baino gehiago sartzeko moduko aparkalekua du, erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko. Horrez gain, erosketa etxera eramateko zerbitzua du, gainerako supermerkatuetan bezala, bai eta telerosketa eta erosketa on line egiteko aukera ere, webgunearen bidez: www.mercadona.es.

Dendaren beste alderdi aipagarri bat izaera ekoeraginkorra da, energia kontsumoa %20raino murrizten duten zenbait neurri hartu baituitu, hala nola bero berreskuragailuak, argiztapen eraginkorragoa, tenporizadoreak eta ate automatikoak.

MERCADONA EAE-N

Mercadonak "irmo" eusten dio Euskadin egin duen apustuari, eta jada zortzi saltoki ditu: bost Gasteizen, bana Barakaldon eta Basaurin (Bizkai), eta beste bat Bilbon. Lantaldea 320 pertsonak osatzen dute, denak "kalitateko enplegu egonkorrarekin".

Gainera, 2015eko abuztuan, Gasteizen bloke logistiko bat eraikitzen hasi zen, estatuko iparraldeko supermerkatuak hornitzeko. Horretarako, beste 50 milioi euroko inbertsioa egingo du lehen fasean, eta 100 lanpostu sortuko ditu.

Halaber, harreman komertziala du EAEko 1.233 ETE eta enpresarekin. 2015ean, 316 milioi euroko erosketak egin zizkien EAEko hornitzaileei, eta, bitarteko hornitzaile fabrikatzaileekin batera, 26,4 milioi euro inbertitu ditu Euskadin.

Nekazaritzako elikagaien hornitzaileen adibide gisa, eta tokiko produktuen alde egiten duen apustuaren erakusgarri, 120.000 kilo Arabako patata baino gehiago erosi ditu; arrain freskoari dagokionez, 3.500 tona erosi ditu, hala nola legatza, hegaluzea, antxoa, sardina, txitxarroa, berdela, lirioa eta oilarra, bai Bizkaiko kostaldean, bai Gipuzkoakoan.

Enpresaren erantzukizun sozialaren parte gisa, Euskadin erakunde sozialekin duen lankidetzaren ondorioz, 73,4 tona elikagai eman zituen joan den urtean.