BILBO. Ikastolen izendapenarekin batera, beste hiru ekoizpen daude izendatuta. Nazioartean ezagunak diren erakundeak, hala nola, Cambridge University Press (Erresuma Batua), National Geographic (Erresuma Batua) eta Areal Editores (Portugal). Erakunde horien ordezkariak, ikastoletakoekin batera, irabazlea nor izango den ezagutzera emango duten ekitaldian izango dira, Londresen ekainean.

Sariak hiru kategoria nagusi ditu: 'Excellence in Course Innovation' (ikasmaterialen eta irakaskuntza programen berrikuntza)

'Digital Innovation' (berrikuntza digitala)

'Local Innovation' (tokian tokiko berrikuntza)

Ikastolen ikasmateriala lehenengo kategoriako finalisten artean dago. Ikastolen Elkarteko lantaldeak sortu eta Ikaslelkar argitaletxeak ekoitzitako Subject Projects 2 DBH 2. mailako ingeleseko materiala da. 2016ko ELTONS saria Londreseko British Councilek ematen du. Izendapena paperezko liburuak zein eduki digitalezko materialak biltzen ditu.

British Councileko ELTONS sariak (Cambrige English patrozinatuta), ingeles hizkuntzako irakaskuntza berrikuntza errekonozitzen duten nazioarteko sari bakarrak dira, beren helburuak lortzeko ikasle eta ingeleseko irakasleentzako lagungarriak diren baliabide eta hezkuntza proiektuak saritzen dituztelarik. Irabazleak Londresen ekainean ospatuko den sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dira.

Ez da lehen aldia, ikastolek ekoiztutako ingeleseko irakaskuntzarako ikasmaterialak izendatuak eta sarituak izan direla nazioarteko deialdi inportanteenetan. HOCUS & LOTUS (LH 1 eta 2) materialak 2005. urtean UNICEF saria lortu zuen, STORY PROJECTS (LH 2 eta 3) materialak 1998. urtean Europako Batzordeak emanda, atzerriko hizkuntzen ikaste-irakaskuntzaren berrikuntzan Europako Zigilua, Story Projects ikasmaterialekin lotuta dagoen “Space Search” CDak 2006. urtean ESU President’s Award saria irabazi zuen. THE EXPLORERS materiala azken hiru finalisten artean gelditu zen 2008. urtean ELTON British Council innovation sarietan. Eta, 2016ko deialdi honetan, EKI SUBJECT PROJECTS 2 materiala finalista izan da ELTON, British Council innovation award sarietarako. Kategoria: ikasmaterialen eta irakaskuntza programen berrikuntza.

Honako hau da Subject Projects materialen diseinuaz arduratu den taldea: ikaslearen liburua eta irakaslearen gidaren egileak Phil Ball, Diana Lindsay, Letizia Viteri eta Inma Muñoa; Edizioa eta hizkuntzaren orrazketa Jone Dorronsoro eta Sarah Turtle; Animazioak Aritz Trueba; Bertsio digitala eta euskarri digitalak Loraine Lekuona; IKT aplikazioen tutorialak Ander Iturburu; eta koordinazio orokorra Abel Ariznabarreta, pedagogia arduraduna, Manu Aurrekoetxea DBHko arduraduna, Mikele Aldasoro curriculum arduraduna eta Josune Gereka IKT konpetentziaren koordinazioa.