DONOSTIA. Gipuzkoako Txinatar Institutuak Txinatar Urte Berria ospatzeko zenbait jarduera antolatu ditu Donostian ostiralerako, otsailaren 12rako. Tximinoaren Urteari ongietorria egiteko jarduerak Aquariumean izango dira eta, besteak beste, txinatar musika tradizionala entzuteko aukera egongo da eta Institutuko ikasleek Realeko ereserkia txineraz abestuko dute, "bi kulturen arteko elkartrukaketa emanez".

Antolakuntzak jakinarazi duenez, gonbidatuentzat kultura txinatarreko tailerrak izango dira, hala nola kaligrafia tailerra edo txinatar itzalen tailerra umeentzat, bakoitzak bere txotxongiloa eginez. Kung Fu eta herensugearen desfilea bezalako beste tradizio batzuk ez dira faltako. Ekitaldiko gonbidatuen artean Carlos Martínez eta Héctor Hernández Realeko jokalariak eta Donostiako udal talde politikoen ordezkaritza izango da.

Ospakizuna 18:30ean hasiko da, agintariei harrera eta herensugearen desfilearekin Aquariumaren kanpoaldean (eguraldiak laguntzen badu). Ondoren, agurra, aurkezpena eta emanaldiak izango dir Aquariumaren auditoriumean, eta 19:00etatik 20:30era tailerrak egingo dira.