Baztan Ikastolako 6. mailako ikasleok, Velociraptor gelakoak hain xuxen, Otsagabian izan ginen ilbeltzaren 17tik 22ra. Igande arratsaldean ikastolatik atera eta gurasoen autoetan abiatu ginen Otsagabiarat.

Eta ailegatu ginenean, a zer sorpresa! Elur pila zegoen jostatzeko! Inguruak begiratzen hasi eta etxe politak eta bitxiak ikusi genituen. Bitxiak zergatik? Teilatu arraroak zituztelako. Elur anitz egiten duenez, teilatu horietatik elurra beheiti jausteko eginak daude.

Landetxeetan egin genuen egonaldia: Mantxoto, Azkoiti eta Pierran. Ai ze oroitzapen onak? Janaria arras arras goxoa! Etxekoandreak arras jatorrak! Eta kanpoko hotzarengandik babesteko, berotasun goxoa!

Goizero eskiak eta botak hartu eta autobusean Abodi mendizerrara joaten ginen eskiatzera Berriozarko ikasleekin batera. Hasieran ipurdiko ederrak hartu genituen baino laster ikasi genuen! Gure irakasleak Anitze eta Aritz izan ziren eta arras ongi erakutsi ziguten. Eskermile biei!!

Arratsaldetan ekintza desberdinak egin genituen. Horien artean, filma ikusi, lepokoak egin, Natura Interpretazio zentroan Ugatzari buruzko azalpena entzun genuen eta azkeneko egunean diskoteka.

Lagun berriak egin genituen astean zehar eta gero diskotekan elkarrekin dantzatu genuen. Eguraldia lagun izan genuen. Lehenengo 2 egunetan elurra mara-mara egin zuen eta a zer nolako elur pilota jaurtiketak egin genituena! Eta hurrengo hiru egunetan eguzkia egin zuen.

Aste zuri polita pasa genuen Otsagabian baina egia erran nekatuta itzuli ginen etxera. Eta ai gure gohatze goxoetan sartzean?